Sarelari eta sarezale

Eskola batean irakasleak 17 urteko mutil
bat harrapatu du mezuak bidaltzen eskuko telefonotik. Zuzendariarengana
bidali du.
Honek diotso irakasleari jartzeko arreta, ez segapotoari.
Baietz buruaz ikasleak, baina zuzendaria konturatu da ikaslearen
atzamarrak jo eta ke ari direla telefonoan. Zuzendariaren errieta
entzun bitartean ere, ikaslea mezuak bidaltzen.

Horrelakoak dira
gaur egungo gazteak, asko bai behintzat. Ikasi dute gauza bat baino
gehiago egiten, eta praktikan jartzen dute, ia ohartu barik ere.
Hiperkonektatuta daude, baina hori naturala da eurentzat. Gu, berriz,
amorratzen jartzen gara, irakasleok barne.

Guk orduak egin
ditzakegun bitartean telefonoz hitz egiten, gazteak gai dira di-da
esaldi laburretan komunikatzeko. Guk hierarkiaren kanalak darabiltzagun
bitartean, lantokian dibidez, gazteek zuzenean jotzen dute arduradun
nagusiagana, behar izanez gero, mezu bat bidalita.

Begitantzen
zait irakasleok ahalegin berezia egin behar dugula ulertzeko gazteek
zelan komunikatzen duten elkar eta integratzeko haien abilidadeak
eskola orduetan ere. Zuei zer iruditzen zaizue?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

7 Responses to Sarelari eta sarezale

  1. egilea: Iagoba

    Utzikeria ala gaitasuna bi gauzak egiteko. Teknoloji berriak behar beharrezkoak dira , hala ere hauek gehiegi erabiltzeak kaltegarriak direla uste dut gazteen garapenerako. Ingelesen hitz berri bat jarri zaio ordenagailu aurrean denbora asko pasatzen duenari: mouse potato, Coach potato ren antzerakoa baina ordenagailuarekin erlazionatuta. 

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Ados nago zerbait muturrera eramatea ez dela ona, baina askotan itxurak ez digu uzten bereizten zer dagoen atzean. Gure lana, besteak beste, horixe izango da: saiatzea ulertzen gazteak zertan datozen desberdin, zelan darabiltzaten teknologia berriak eta horrek zenbateraino aldatzen dituen sozializatzeko orduan. Hori ulertzeaz batera, ondorioak atera beharko ditugu ea gure irakasteko modua egokia den.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Iñaki Gaztañaga Txintxurreta

    Arrazoia duzu. Baina edadez aurrera goazenok holako jarreren aurrean
    haserretu egiten gara. Dena den, gauza denak daukate bere neurria.
    Denak horrela hasiko balira, irakaslea soberan legoke.
    Egia da
    hemendik urte batzutara, matrikulatuta dauden ikasleak ez direla
    klaseetara joango, bat edo bi joango dira eta besteei pasako dizkiete
    apunte eta… Gehiago Irakurri
    abar internet bidez. Noren klaseetara joango dira? Aportatzen duten
    irakasleen klaseetara. Eta guk irakasleok zer? Bada, aldatu egin behar
    eurak aldatzen diren bezain azkar.

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Ez dakit justu-justu nondik nora joango diren gauzak, Iñaki, baina
    irakasleok ahalegin berezia egin beharko dugu ulertzeko gazteak eta
    egokitzeko gure irakasbideak haien moldera. Ez da lan makala izango.

  5. egilea: Mikel Mesonero

    Benetan interesgarria diozuena. Kontua da formakuntza ezagutzen dugun
    bezala etorkizun  gutxi duela, tiitulua besterik ez bada. Eta ikastea
    esperientzia batean bihurtzen badugu, non arlo akademikoa bermatzeaz
    gain  beste gai extra-akademikoak jorratzen ditugun?. Posible da
    unibertsitatea dibertigarria izatea?. Holako unibertsitate bat lortuko
    al dugu…

  6. egilea: Patxi

    Kapazitatea, egokitasunarekin uztartu behar da. Komunikazioa ez da bakarrik informazioa elkartrukatzea, sedukzioa ere komunikazioaren parte ezinbestekoa da: zuri bizkarra ematen dizun norbaitek nekez seduzituko zaitu, esaten ari zeran guztia jasotzeko gauza bada ere. Gazteak izango dira gai lau gauza batera egiteko, baina oinarrizkoenak ihes egiten badie, ez dira oso urrutira iritsiko.

  7. egilea: Iñaki

    Gazteak eta teknologiak ezagutu behar dira, sakon! Baina irakaslea ez da beti ikaslearen laguna izan behar. Irizpideak eta helburuak markatu behar ditu. Ikastea ez da beti dibertigarria. Beste gauza bat da askoz gehiago ikasten dela ekintzen bitartez eta ez espektadore huts izanda.

    Eta kontuz teknomenpekotasunarekin, gero eta gazte gehiagok dute sintomarik: kontzentrazio-falta, atseden ezin hartu… Agian ikasle horrek mota horretako menpekotasuna du. Irakasleen lana ere bada halako kasuak detektatzea eta zuzentzen laguntzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude