Hilabetekako artxiboa: ekaina 2009

Evelyn Berezin, emakume aitzindaria

Emakume gutxi pasatu dira Informatikaren historiara. Horietako bat, zalantza barik, Evelyn Berezin da, informatikari estatubatuarra, 1925ean jaioa. 1953an berak asmatu zuen lehen bulegoko ordenagailua, Underwood enpresan zebilela. Geroago, Olivettik erosi zuen Underwood, eta Berezinen asmakuntza ahazturaren putzuan geratu zen. Geroago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Jon eta Zanna ezkondu egin dira

Atzo egun gogoangarria izan zen familian, Jon eta Zanna iloben ezkontza ospatu genuen-eta. Elorrion izan zen, Alkartu sozietateko lorategian. Hantxe elkartu ginen ezkonberrien senitartekoak eta lagunak, eta hantxe ospatu genuen ezkontza, berez Jon eta Zanna orain hilabete eta erdi ezkondu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Scribd liburuak saltzen hasi da

Orain arte, dokumentuak partekatzea izan da Scribd online zerbitzuaren helburua. Aste honetan, ostera, liburu denda digitala ireki du. Ez edozelan, gainera, Simon & Schuster argitaletxe handia bertan hasiko da-eta liburuak saltzen, tartean Stephen King eta Chelsea Handler idazle ospetsuen liburuak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Juan Bautista

Gaur joan da azkenengoz lanera, 45 urtez beharrean ibilita, ikasi bitartean ere –Eskola Politeknikoan zebilen, Mondragoen– lan egiten baitzuen egun erdiz. Anaia dut Juan Bautista, mutiletan zaharrena, nahiz eta denetan bigarrena den. Nola aita zenak Unión Cerrajeran egin zituen laneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Anaia txikia

Zenbait adituk Anaia txikia esaten diote lan egiteko era honi. Amazon liburu dendan sartzen garen bakoitzean, arrastoak uzten ditugu: liburu jakin batzuetan bakarrik egiten dugu klik, guri interesatzen zaizkigunak. Amazonen robotak, anaia txikiak, zaindu egiten ditu gure mugimendu guztiak, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Flickr eta jendetzaren jakituria

Flickr argazki zerbitzuak gauza asko ditu, harrigarriak. Horietako bat da egutegia, egunez egun osatzen duena eguneko argazkirik onenekin. Sekula ez baduzue ikusi, sartu eta begiratu lasai, argazkiak ederrak dira-eta, benetan. Zelan aukeratzen ditu Flickr-ek argazki horiek? Flickr-ek ez dauka editore … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zer egingo luke Googlek Euskaltzaindia balitz?

Edo zer egingo luke Googlek Orotariko Euskal Hiztegiarekin? Aztertzen badugu zer egin zuen Google Maps aplikazioarekin, garbi dago zer egingo lukeen: sarean ipini OEHren bertsio digitala (nahikoa litzateke word dokumentu bat), eta aukera eman euskaltzaleei aplikazioak sortzeko, hiztegian oinarrituta. Google … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Internet elkarrizketa da

Internet elkarrizketa da (J. Aranzabal) View more Microsoft Word documents from Joxe. Ekainaren 3an hitzaldia egin nuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan, Huhezin bertan. Aurkezpena hitzen osagarri antolatu nuenez, eta berau ikusita bakarrik zail izango denez han esandakoak asmatzea, laburbildu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Espainiako kultura industriaren itsukeria

Egin atzera denboran, eta irudikatu itzainen sindikatuak proposatzen duela eraikitzen ari diren burdinbidean trenak derrigor geratu beharko direla ordu erdi bi orduz behin, horrela, motelago ibilita, trenak arriskuan jar ez dezan itzainen etorkizuna. Edo trenek gurpil karratuak erabili beharko dituztela. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina