Espainiako kultura industriaren itsukeria

Egin atzera denboran, eta irudikatu itzainen sindikatuak proposatzen duela eraikitzen ari diren burdinbidean trenak derrigor geratu beharko direla ordu erdi bi orduz behin, horrela, motelago ibilita, trenak arriskuan jar ez dezan itzainen etorkizuna. Edo trenek gurpil karratuak erabili beharko dituztela. Antzeko zentzugabekeria egin nahi du Espainiako kulturaren industriak Interneten, El Paísen irakurri dudanez:

  • La industria cultural aboga por limitar sólo el ancho de banda para evitar las descargas

Kulturaren industriak segitu nahi du dirutza itzelak egiten oraingo negozio eredu zahartikuari atxikita, sinistarazi nahi digu lapurrak garela, eta orain, gero eta aplikazio gehiago pasatzen ari direnean hodei informatikora, hau da, banda zabalera inoiz baino inportanteagoa bihurtzen ari denean, mehatxatu nahi digu banda zabalera elbarrituko digula.

Itzainek gurdiak gidatzen egiten zuten bizimodua. Trenaren etorrerak desagertarazi zituen mapatik, ez zuten-eta asmatu garai berrietara egokitzen. Gaur egun, inork ez ditu faltan sentizen. Espainiako kultura industriak ere ez du egokitu nahi garai berrietara, baina, zoritxarrez, boteretsuagoa da garai bateko itzainak baino, eta tematzen ari da aldaketaren kontra. Horrela segitzen badu, izorratuko gaitu aldi baterako, baina azkenean, ezin izango du berrikuntzaren oldea geldiarazi. Eta orduan, guk ere ez dugu faltan sentituko gizatxar koadrilla hori.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude