Hilabetekako artxiboa: maiatza 2009

Jendeak nahi duena esango du

Liburua esku artean nuela, begiratzen hasi nintzen barruko orrialdeetan, eta kontakizun labur baten hasierak eman zidan atentzioa: “Jendeak nahi duena esango du, baina nik ez dut sinesten Mathilde Samodeski andrea bihotzekoak jota hil denik.” Hasiera zoragarria iruditu zitzaidan. Beste ipuinen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Elhuyar aldizkari berritua, bikaina

Atzo esku artean izan nuen Elhuyar aldizkariaren azken alea, erabat birdiseinatua. Egia esan, oso itxura ona hartu nion diseinu berriari: argia eta dotorea iruditu zitzaidan. Tipografia dotorea du, irakurterraza, espazio zuri ederrak ditu, ondo jokatzen du argazkiekin, eta informazioa, oro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Beatrix Potter

Larunbat gauean Miss Potter filma ikusi nuen etxean, Beatrix Potter idazle britainiarraren biografia, Renée Zellweger aktoreak antzeztuta. Jakin-mina nuen Beatrix Potter-en gainean, Miren txikia zela hainbat istorio irakurri baikenituen harenak, zein baino zein politagoa. Gustura ikusi nuen filma, bertan argi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gau berezia

Herenegun, Chelsea eta Barça futbol taldeek hasi zutenean itzuliko partidaren bigarren zatia, Bego eta biok Tangerrera joan ginen, gure auzoko aspaldiko taberna batera. Jende ezagunez beteta zegoen: Juan Mari, Iñaki, Balen, Ramon…, batzuk afaltzen, besteak tragoa hartzen, baina denak pantailari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Arbel eta mahai digitalak

Applek arbel digital bat aterako omen du aurten, tamainaz gaur egungo iPhone halako hiru. Horixe diote zurrumurruek, gero eta ozenago. Urtarrilean, bestalde, PQ Labs enpresak Multi-Touch iTable mahai digitala aurkeztu zuen Las Vegasen. Bai arbela eta baita mahaia ere senideak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Agur, eta ongi etorri

Joan da Juan Jose Ibarretxe, eta etorri da Patxi Lopez. Lehenari eskerrak eman nahi dizkiot egin duen lanagatik. Uste dut gizon zintzoa dela, eta horrela jokatu duela Lehendakaritzan ere. Patxi Lopezi, berriz, opa diot asma dezala bere lanean, asmatzen badu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Gida baimena beste hiru urterako

2002an ez zidaten berritu gida baimena aldi batez, minbizia nuelako aitzakiarekin. Ondoren, hiru urterako eman zidaten bakarrik, badaezpada. Joan den ostegunean, beste hiru urterako berritu zidaten, baina oraingoan aurreratu didate hiru urte barru normaltasunera itzuliko naizela, ordurako hamar urte beteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Tasmin Little

Biolin jole miraria da Tasmin Little: Londresen jaio zen 1965ean, eta mundu osoan da ezaguna. Dagoeneko 23 disko kaleratu ditu, baina bere webgunean CD bat du zenbait piezarekin, doan jaits daitezkeenak. Lan handia egiten ari da nonahi musika klasikoa zabaltze … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Prentsa ariketak

Badakit DV egunkariak agenda oso zehatza duela —Espainia zalea, bertako tanto folkloriko zenbaitez apaindua—, eta une erabakigarrietan Vocento taldeak oso gogor jokatzen duela Euskadi Espainian finkatzearen alde. Hala ere, aitortu beharra dut zenbait unetan DVk badakiela aztiago jokatzen prentsa abertzaleak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1