Mikel Zarateren luma jostaria

1978an argitaratu zuen Leopoldo Zugazak Mikel Zarate zenaren Euskal Ortografia, nik sarri eta gustura erabili dudan liburua. Liburu horrekin finkatu nuen nik euskal ortografia, berau beste inon baino hobeto eta atseginago baitzetorren azalduta. Mikelek horrelako esaldiak erabiltzen zituen, kasu honetan Z lantzeko:

  • Ekidazuarrek Zazpiki esaten diote Gezalari. Hain zuzen ere, zazpi kale luze ta zabal, zazpi plaza eder, zazpi parke apain, zazpi diru-etxe boteretsu, zazpi jolastoki atsegingarri, zazpi kafeteria lasai ta zazpi hotel ikusgarri ditu herriaren sabelean. Zazpiki bai baina, handikien zazpikia da Gezala. Eta, badakizu, txikikien bederatzikiak baino ederragoak, osasuntsuagoak eta majoagoak izaten dira handikien zazpikiak. (58. or.)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude