Hamar atsotitz gustuko

Betidanik erakarri naute esaera zaharrek, atsotitzek. Hainbeste, non garai batean, orain 30 bat urte, Eskola Politeknikoan nenbilela irakasle, Mondragoen, zerrenda luze bat bildu, eta Zakilixuten zenbait komikirekin apaindu bainituen, hark ere atsotitz piloa erabiltzen baitzituen.

Orduko zerrenda hari begira, hamar esaera zahar aukeratu ditut, gustuko ditudalako:

  • Etxeko anderea nongo, gure aireak hango
  • Apaizak azken hitza bere
  • Haurrak hazi, nekeak hasi
  • Ororen nahiz, oro gal
  • Puta semea, on bada benturaz, gaizto bada sorkuraz
  • Lan lasterra, lan alferra
  • Pilotan eta emakumearekin, kontuz faltarekin
  • Itsusi guztiak ederzale
  • Hobea, maiz, onaren etsai
  • Hil hadi, goratuko haute

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Hamar atsotitz gustuko-ri

  1. egilea: Elena Laka

    Niri aitari ikasitako bi gustatzen zaizkit, ez dakit berez atsegin ditudalako ala aitari ikasitakoak direlako:

    – kastatik azeria mutur zuria

    – haritzaren ezpala, haritzezpala

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Politak, Elena, oso politak. Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude