Retweet

Aurreko batean irakurri nion twitterlari bati kokoteraino zegoela retweetak jasotzen, hau da, norbaitek beste norbaiten mezua gustatu, eta bere horretan aipatzen duenean, aurretik RT jarrita. Hori dela-eta, apenas egin dudan errebote modu hori, inor ez mintzeko.

Orain, berriz, sartu naizenean Twitalyzer webgunean, horrek esan dit ez naizela bat ere eskuzabala Twitter-en, bertan ez baitut erabiltzen retweet-ik. Horrela jakin dut retweet egitea ona izan daitekeela, zelanbaiteko errekonozimendutzat hartzen delako besteek egindako lan onarekiko.

Eroriz-eroriz ikasten baita oinez, horrela nabil ni Twitteren, poliki-poliki ikasten.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun Retweet-ri

  1. egilea: musakola

    Epa joxe,
    Nire ustez rekonozimendua baino, beste norbaiten twit-a interesgarria iruditzen bazaizu, bere mugetatik haratago bideratzeko tresna bata bezela ikusten dut. Era horretan zelabaiteko rekenozimendua ematen diozu bere twit-ari.

    bestetalde oso interesgarria iruditu zait jarri duzun webgunea. konparaketark ere egiten ditu http://ttiki.com/2617 😉

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Zuk bai eragina Twitter-en, eh Beñat? Besarkada bat.

  3. egilea: Goio A

    Joxe,
    Twitalyzer horren esteka ez dago ondo idatzita eta ez dabil.

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Goio! Hauxe da lotura: http://twitalyzer.com/twitalyzer/

Utzi erantzuna Goio A(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude