Emakumeen oraina, argazkietan

Dantzariak
Herenegun Emakumearen eguna zela-eta, Joxe Felix Diaz de Tuesta lagunak begiratu egin zuen bere Flickr kontuan zenbat argazki ote zituen “emakumeak” etiketarekin. Harri eta zur geratu zen, 2.500 argazkietatik, 566 baititu etiketa hori dutenak.

Omenaldi gisa, 65 argazki aukeratu zituen, denak emakumeak dituztenak protagonista, eta horiekin bilduma bat egin. Bilduma ederra. Berauek ikusita, Joxefek horrela dio Atauri bere blogean:

  • Argazkiok ikusita (emakumearen kondizioa eta status soziala jasotzeko asmorik eduki gabe ateratako argazkiak dira) begi bistakoa da zer nolako bilakaera izan duen emakumearen estatus sozialak gizartean ni jaio nintzenetik hona: argazkiok jasotzen dituzten jarduera horietatik gehienak debekatuta zeuzkan emakumeak orain mende erdi. Ikaragarria, benetan!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Emakumeen oraina, argazkietan-ri

  1. egilea: Aitor

    Argazki polita, zelan luzitzen dauen Oñatiko plazak.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Txiripaz, ez zara, ba, Oñatikoa izango? 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude