Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2009

Herri kazetaritza gure artean

Askotan amerikarrei begira ibiltzen gara, herri kazetaritzaren adibide bila, aurreko egunean bezala, Hudson ibaian erori zen hegazkin istripuan, non argazkirik preziatuena afizionatu batek atera baitzuen, ferry batean zihoala hegazkiekoei laguntera. Argazkiak munduari bira eman zion, Twitpic-en eskegita zegoela. Atzo iluntzean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Nire memoria birtuala, arriskuan

Googlek jakinarazi du aurrerantzean ez duela garatuko Notebook, eta ez dituela onartuko erabiltzaile gehiago, gaur egun aplikazioa darabiltenak baino. Zur eta lur geratu naiz, Google Notebook delako nire memoria birtuala. Hortxe ditut nik ohar piloa, txuletak, ideiak, loturak… Aplikazioaren blogak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 erantzun

Kafe orduan, zinemaz

Eguneko unerik onenetakoa izaten da. Goizeko 09:00ak aldera, Aitor Arregi lankidea ganbarako gelan sartzen da, bizkar zorroa aldean duela. Kafea hartzera joaten gara orduan. Zinemaz eta literaturaz hitz egiten dugu, baita musikaz ere. Baina, batez ere, zinemaz. Aitor zinemazale handia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

2008an irakurritako liburuak

Begiratu dudanean Google Docs-en —azken lau urteotan hortxe idazten baitut zer liburu irakurri ditudan urtero, kalkulu orri batean— aurkitu dut 2008an irakurri ditudala 26 liburu. Hauek: Bezperaren bezpera. Aingeru Epalza. (Pamiela) Amodio gutunak oinordetzan. Lydia Flem. (Alberdania) Nola hustu nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Zilarbizi

Lehen aldiz irakurri nuenetik gustatzen zait zilarbizi hitza, merkurio adierazteko, nola gustatzen zaidan ostikolari, futbolista esateko. Badakit oso gutxi erabiltzen direla, ia ezer ez gaur egun, baina niri oso adierazgarriak egiten zaizkit biak. Egun hauetan berriro etorri zait gogora zilarbizia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Armada espainiarra hondamendietan

Zergatik ote hondamendi natural bat-edo gertatzen den bakoitzean TVEk ateratzen duela Espainiako Armadako unitate bat, 70 bat lagunekoa, eta erakusten duela bertako kideek zelan egiten duten lan elurra kentzen (elurteetan) edo lokatza garbitzen (uholdeen ostean)? Begi bistakoa da 70 lagunek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Seguru asko, ez da egongo Jainkorik

Gustatu zait Ariane Sherine kazetari britainiarrak Londresko autobusetan abiatu duen kanpainaren leloa: “Seguru asko, ez da egongo Jainkorik. Utzi kezkatzeari, eta gozatu bizitza”. Mezu positiboa eta neurtua da, garbi uzten baitu tronpatzeko aukera, alegia, egon daitekeela Jainkoa. Aitzitik, Elizak sekula … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Ni ere Tuentin

Errege bezperak ezusteko oparia ekarri zidan: Iñaki Larrañaga koinatuaren gonbita Tuentin kontu bat irekitzeko. Gonbita jaso eta berehala sortu nuen kontua. Eta orain, hemen nabil probak egiten, aztertzen zer aukera dituen Tuenti horrek eta zertan bereizten den Facebook-etik. Justu egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 8 erantzun

Non dago Ertzaintza?

Egun hauetan, inguruak elurtuta daudela, ez dut ertzain bat bera ere ikusi errepidean: ez trafikoa bideratzen, ez aholkuak ematen, ez eta laguntzen ere. Kasualitatea izango da, eta seguruenik ibiliko ziren hortik zehar horrelako lanetan, baina nik ez ditut ikusi. Ez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Noizko kanal klasikoa EITBn?

Azken aldi honetan noiz edo noiz “Klasikoak EITBn” entzuteko aukera izaten dugu Euskadi Irratian, tarte labur bat musika klasikoaren pieza ezagunak entzuteko. Jeneralean iluntze partean izaten da, baina atzo, esate baterako, 14:00ak aldera egokitu zitzaigun. Niri, behintzat, oso tarte atsegina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun