Noizko kanal klasikoa EITBn?

Azken aldi honetan noiz edo noiz “Klasikoak EITBn” entzuteko aukera izaten dugu Euskadi Irratian, tarte labur bat musika klasikoaren pieza ezagunak entzuteko. Jeneralean iluntze partean izaten da, baina atzo, esate baterako, 14:00ak aldera egokitu zitzaigun.

Niri, behintzat, oso tarte atsegina egiten zait. Eta, kontuan hartuta aspaldi honetan dutxara noanean-eta Radio Clásica ipintzen dudala, gainerako emisoretan dabilen zaratatik urrundu guran seguruenik, galdetzen diot neure buruari Euskal Irrati Telebista noiz animatuko ote den kanal klasiko bat ipintzera bere irrati sarean, euskaldunok ere, Europako irratizale gehienek bezala, goza dezagun musika klasikoaz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Noizko kanal klasikoa EITBn?-ri

  1. egilea: patxi lurra

    Gauza bera pentsau dot askotan, adibidez Pello Zabalaren saioa EIn entzuten nebanean (emoten dabe oraindino?). Musika klasikoaren kanala euskazkoa (edo elebiduna, EITB Musika bezalakoa) ederra izango zan, erdaldun asko erakartzeko modukoa. Izan be musika (klasikoa)k ba al deuko mugarik?

    Eta eskatzen hasita, 24 orduko dokumentalen telebista kate euskarazkoa bururatu jakie inoiz EITBkoei? Hori be ederra izango zan…

    PD Gaiak nahastea dan arren, zorionak prednisonatik askatu zarelako. 

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Azkenetik hasita, mila esker, Patxi! Pentsatzen dut oraingoan bai, askatu naizela, aldi (luze) baterako behintzat.

    Musika klasikoari dagokionez, pentsatu barik nuen hori, baina arrazoi duzu: musika klasikoak ez du mugarik, eta horrek jende gehiago erakar lezake horrelako emisora batera. Pello Zabalaren saiorik, bestalde, aspaldi ez dudala entzun.

    Dokumentalen gaineko kanalari, berriz, arazo bat ikusten diot: telebista oso garestia izanda, ez dakit nondik finantzatuko litzatekeen. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude