Autobiografia bikaina

Justu Gabonetako oporrak hasi bezperan, Aitor Arregi lankideak gomendatu zidan Stefan Zweig idazlearen autobiografia: El mundo de ayer. Memorias de un europeo.
Berau erosi arte ez nuen bakerik izan, aurretik beste liburu bat
irakurria bainuen Zweig-ena, Emakume
ezezagun baten gutuna,
izugarri gustatu zitzaidana.

Plazer handia izan da liburu hau
irakurtzea. 546 orrialde ditu, baina zein gustura irakurri dudan! Bere
orriotan aurkitu dut gizon bat handia, pentsalari zorrotza, europazale
komentzitua, demokrata sufritua eta idazle bikaina. Barneratu naiz bere
garaiko Europan eta ezagutu ditut hainbat eta hainbat pertsonaia
nabarmen: idazleak, musikariak, pintoreak… XX. mende hasierako Viena,
lehen eta bigarren mundu gerrak, orduko mugimendu bakezaleak, Hitlerren
igoera agintera, juduen jazarpena, deserria…

Hain justu, hau
izan zen Stefan Zweig-en azken lanetariko bat, berau idatzi eta
gutxira, artean liburua argitaratzeke zuela, bere buruaz beste egin baitzuen
Brasilen, lur jota naziak gerran egiten ari ziren aurrerapenengatik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

6 Responses to Autobiografia bikaina

  1. egilea: Iban Zaldua

    Liburu bikaina, bai horixe. I. Mundu Gerra aurreko eta osteko Europa nola aldatu zen jakiteko oso lagungarria, besteak beste. Zweig oso idazle ezaguna zen bere garaian, eta azkeneko hamarkada honetan hasi da, penintsulan behintzat, berreskuratzen. Euskaraz badago, aipatzen duzunaz gain, beste nobela bat itzulita: Xake nobela. Dena dela, nik beti gomendatzen dut La impaciencia del corazón (garai batean, gaztelaniazko itzulpen zaharraren arabera, La piedad peligrosa bezala ezagutzen zena), di-da batean irakurtzen den nobelatzar psikologikoa.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Iban. Kontuan izango ditut liburu horiek ere, zuk gomendatutakoak.

  3. egilea: Aitor Arregi

     

    Nere idazle kuttunetako bat da Zweig. Orain dela urte batzuk deskubritu nuen eta lehenengo momentutik bere idazkerak atentzioa deitu zidan. Ze erraz gerturatzen duen irakurlea pertsonaien testu ingurura, beraien dilema zein mekanismo psikologikoetara!

    Goian aipatutako nobelak ederrak dira oso. Eta biografo bezala ere azpimarratu nahi nuke. Bere autobiografia apartaz gain, Fouche, Magallanes eta Maria Antonieta-ren biografiak gomendatuko nituzke. Erabateko gozamena dira, nere ustez.

    Zorionez, oso idazle emankorra izan zen eta bere liburu pilo bat dauzkagu oraindik irakurtzeko.

     

     

     

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Aitor, hasierako eta oraingo gomendioengatik. Denok gaude ados Stefan Zweig idazle handia izan zela, eta merezi duela irakurtzea.

  5. egilea: Jabier Zabaleta

    Aspaldiko, Joxe!
    Bilaketa baten ondorioz iritsi naiz hona eta kasu egitera geratu naiz.
    Nik ere lagun baten bitartez izan nuen Stefan Zweig-en autobiografiaren berri eta irakurri dudan liburu onenetako bat iruditzen zait. Geroztik, beste batzuk irakurri dizkiot eta denak gustatu zaizkit. Gomendatu dizkizuten horiez gain, aukera duzunean, irakur ezazu ‘Momentos estelares de la humanidad. Catorce miniaturas históricas’. Niretzat Zweig-en esentzia guztia hor dago, hamalau kontakizun labur eta eder horietan. Liburu gutxi irakurtzen ditut bi aldiz eta hori izan da horietako bat. Oraintxe bukatu dut bigarrengoz eta, hurrengo irakurgaiaren bila ari nintzela topatu naiz zure mezuarekin. Ezin ba aldegin zuri hitz batzuk eta gomendioa utzi gabe!
    Ondo-ondo bizi.

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Jabier! Kontua da, Zweig-en autobiografia erosi nuenean erosi nuela, baita, zuk orain gomendatutakoa, “Momentos estelares de la humanidad”, eta hori ere irakurtzeko asmoa dut, are eta gehiago zure gomendioa irakurrita. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude