Zorionak euskarazko Wikipediari!

Sareko Argia saria jaso du aurten euskarazko Wikipediak, sari inportantea, lehen aldiz aitortu baita era horretako sarietan euskarazko Wikipedia egiten ari den lana, sarean jartzea, mundu guztiaren esku, euskaraz sortzen ari garen jakintza.

Euskara, 46. hizkuntza Wikipedian
Wikipedia hizkuntza askotan argitaratzen da: 253 hizkuntzatan, tartean euskaraz. Ba, argitaratutako sarrera kopuruari begiratuz gero, euskara da 46. hizkuntza Wikipedian. Aurretik dauzka ingelesa, alemana, frantsesa, poloniera, japoniera, holandesa, italiarra, portugesa, gaztelania, katalana eta gailegoa, besteak beste. Eta atzetik, bosniera, islandiera, bretoia, georgiera, latina eta hindia, beste askoren artean. Hemen dago sailkapen osoa.

Hizkuntza Sarrerak Wikipedian Hiztunak
Ingelesa 2.186.431 1.800.000.000
Alemana 696.184 128.000.000
Frantsesa 611.126 350.000.000
Gaztelania 323.919 450.000.000
Katalana 100.538 9.500.000
Euskara 23.607 1.034.000
Hindia 15.763 280.000.000

Euskarazko Wikipedia 2002ko uztailean abiatu zen. Harrezkero 23.607 sarrera idatzi dira bertan, eta 637.594 aldaketa egin. Guztira 1.846 lankide daude izena emanda hor, eta horietatik 60 bat ari dira edukiak editatzen, zuzentzen eta osatzen. Administratzaile estatusa, berriz, 6 lagunek bakarrik dute. Denei, zorionik beroena!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to Zorionak euskarazko Wikipediari!

  1. egilea: assar

    Beste estatistika hau ere ondo dago:
    Wikipedien zerrenda hiztun kopuruaren arabera

    Hor euskara apur bat hobexeago dago. Hala ere, oraindik lan asko dago egiteko

  2. egilea: Ibantxo

    Poztekoa da. Gure hizkuntzaren egoera kaxkarra bada ere, horrelako ekimenek bultza egiten diote, aurrera jarrai dezan. Bestalde, pozgarria da ere, Euskarak baduela bere lekua munduan jakitea. Zerrenda hhorretan agertzeak, munduan zehar egindako ‘propaganda’ da.

    Beraz, ZORIONAK hori posible egiten duzuenoi eta segi horrela!  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude