Urtekako artxiboa: 2007

Zelan egin aurkezpen egokiak

Aurkezpen bat aurkitu dut Slideshare webgunean, eta hor Alexei Kapterev izeneko batek azaltzen du zelan egin aurkezpen egokiak powerpoint edo antzeko programa bat erabilita. Merezi du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Lau egun Leonen

Abuztuaren 7tik atzo arte Leonen izan gara, eta han bisitatu ditugu Leon hiriburua, Astorga eta Castrillo de los Polvazares. Denbora gehien Leon hiriburuan egin genuen, gustura, Leon oso ederra delako, batez ere alde zaharra. Katedralak harritu egin gintuen, hain da-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Egunero hasten delako

Hogeita hamar bat urte igarota lehen aldiz irakurri nuela, opor hauetan bigarrengoz leitu dut Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria idazlearen opera prima, oraingoan Erein argitaletxeak kaleratua, eta, egia esango dizuet: oso-oso gustura irakurri dut. Izugarri gustatu zait egilearen hitzaurrea, testuinguru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Martin telesaioa

Atzo Donostian izan ginen, ETBk Miramonen dituen estudioetan, ikusten zelan grabatzen zuten Martin telesaila. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean, tremendo pasatu genuen, batez ere Miren alabak eta Leire bere lagunak. Pertsonaia berriak, bestelako egoerak, umorea barra-barra… Izan genuen, bai, zerekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Azkoaga enea hotela, Eskoriatzan

Atzo arratsaldean inauguratu zen Azkoaga enea hotela, xarma handiko hotel bat Eskoriatzaren bihotzean, herriko plazaren ondoan. 14 logela dauzka, oso ondo diseinatuta, jangela bat eta taberna. Baita terraza txiki bat atzealdean, Bolibar errekatxoaren ondoan. Atzo egun osoan egon zen zabalik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Oporretan

Bai, joan den osteguna ezkero oporretan nago: berandu jaiki, goiz erdian kafesne bat hartu Xaranean, John le Carré idazlearen azken eleberria irakurri, Tourra ikusi… Horrela hasi ditut oporrok, lasai. Aurrerago izango dut hori baino lan ganorazkoagorik, baina hori etorriko da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Goiena, bidegurutzean

Joan den uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak lizentzia bat eman zion Goiena Telebistari, aurrerantzean eskualde telebista moduan lan egin dezan. Albiste pozgarria, inondik ere, 1989an Arrasate Telebista sortu zenetik lehen aldiz, euskarazko telebista legezkoa izango baita Debagoienean. Hala ere, orain arte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Agregatzaile ala batzaile?

Aurreko batean argitaratu nuen glosarioan agregatzaile hitza erabili nuen, aurretik beste askok erabili duten moduan. Orduan Ibaik galdera bat egin zuen erantzunetako batean: Ez al dago “agregatzailea” izendatzeko beste erarik? Erdarakada izugarria iruditzen zait… eta gainera zatarra. Nik orduan erantzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 iruzkin

Slide

Egun hauetan beste aplikazio bat aurkitu dut, egokia diapositiba paseak egiteko: Slide. Aukera ematen du argazkiak Flickr-etik edo beste argazki zerbitzutik jasotzeko, edo norberaren ordenagailutik. Aurkezpenak ere hainbat hauta daitezke, gustuen arabera. Berau frogatzeko, iazko argazki sorta bat aukeratu dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

HUHEZIren historia, Xtimeline aplikazioan

Herenegun izan nuen Xtimeline aplikazioaren berri Sustatun. Xtimeline da aplikazio bat antolatzeko historiak, biografiak, etab., modu kronologikoan. Bertan txerta daitezke testuak, argazkiak, audioak eta bideoak. Gustatu, eta probatu egin dut. HUHEZI fakultatearen historia egin dut euskaraz eta gaztelaniaz, eta laster … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin