Lehen urratsak Wikipedian

Hasi naiz edukiak sartzen euskarazko Wikipedian. Horrekin batera, ikasten ari naiz, poliki-poliki, zelan editatzen den sareko entziklopedian eta hor zelan dabiltzan gauzak. Hasteko, gertuko gaiak aukeratu ditut:

  • HUHEZI. Nire lantokia. Banuen lehendik ere informazio hori; beraz, apur bat moldatu eta argitaratu baino ez du izan.
  • Daniel Innerarity. Gure fakultatera etortzekoa zelako aukeratu nuen. Kasu horretan, gaztelaniazko Wikipediatik hartu nuen informazioa.
  • Musakola. Hor jaio nintzen, Mondragoen. Han eta hemen informazioa batu eta idatzita egin nuen.
  • Jokin Zaitegi. Mondragoetarra, eta ahaztuetan ahaztuenetako bat euskal kulturan.
  • Euzko-gogoa. Jokin Zaitegik 1950etik 1960ra argitaratutako aldizkaria.

(Eguneratzea: sarrera hauetako hiruk (HUHEZI, Musakola eta Jokin Zaitegi) aurretik lerro bat-edo zuten idatzita. Beraz, nik osatu egin ditut).

Sarrera hauek argitaratu ahala, joan naiz ikasten zelan egin barne eta kanpo loturak. Konturatu naiz, halaber, zein bizkor lan egiten duten euskarazko Wikipediako editoreek, zeren sarrerak argitaratu eta berehala, baten batek txukundu egiten ditu: loturak ondo ipini, testua pixka bat osatu, taula batean antolatu hauteskundeetako datuak…

Ohartu naiz, orobat, zenbat dagoen egiteko euskarazko Wikipedian. Beraz, zuek ere animatu nahi zaituztet zuen inguruko informazioa euskarazko Wikipedian sartzera. Animo!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

7 Responses to Lehen urratsak Wikipedian

  1. egilea: Sergio

    Joe, Ziorla be Wikipedian, munduen. Zorionak, Joxe!
    Hori bai notizia pozgarrixe. Gauza bat, nik dakidala, Gaindegin be emuten daue jaten eta afaitten. Lehen bai, behintzet.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko oharrarengatik, Sergio. Ikus dezakezunez, dagoeneko Gaindegi hor dago, eta ez nik sartu dudalako. Wikipedia bizkorra da, oso.

    Eta eskerrik asko zuk ere informazioa eman zenidalako Musakolaren gainean. Orain hor dago, denon eskura.

  3. egilea: Imamon

    Lan bikaina Joxe. Gaindegin gehitu dut jatetxeetara.

  4. egilea: Sergio

    Bai ba, bizkorra da Wikipedioi. Bueno ba, ziorlatarrak harro-harro egon geike. Neuk, behintzet, segiduen zabaldu dot kontu hau lagunen artien, eta, zelan ez, ziorlatarren artien be.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Zuri ere mila esker, Imamon, hor dagoena osatzearren. Ea denon artean lortzen dugun gero eta jende gehiagok idaztea euskarazko Wikipedian. Besarkada bat bioi.

  6. egilea: Imamon

    Wikipedian HUHEZI ilustratzeko argazki bila
    joan naiz Flickr
    -era eta zure hiru (1,
    2
    eta 3)
    argazki aurkitu ditut egokiak direnak wikipedian erabiltzeko,
    baina copyright lizentzia
    dutenez ezin ditut Commons-era
    igo. Creative
    Commons
    lizentzia bat jarri ezkero erabiltzeko aukera ematen
    du.

  7. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko ahaleginagatik, Imamon. Bidaliko dizut nik argazki bat Wikipedian erabiltzeko modukoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude