8. probintzia podcast bidez

Gari Araolaza lagunari esker, berak grabatu baitzidan “8. probintzia” atalaren bigarren irratsaioa Euskadi Irratiaren Amarauna programan, gaur ipintzea daukat atal horren podcasta hemen. Entzun ez zenutenok, hortaz, aukera duzue hemen entzuteko atzo esandakoak.

Edukiak
Bigarren irratsaio honetan honako gaiok landu ditugu:

  1. Izenak: weblog, blog, bitakora.
  2. Zenbat blog dauden euskaraz.
  3. Aste honetan zertaz hitz egin den euskal blogosferan.
  4. Hiru blog aipagarri: Sarean.com, Txioka.net eta Etxebarri.

Mila esker, berriro ere, Gari Araolazari egindako mesedeagatik.

powered by ODEO

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

5 erantzun 8. probintzia podcast bidez-ri

  1. egilea: Luistxo

    Ze aukera ona zure irratsaioa orain blogean entzutekoa. Zorionak eta eskerrik asko.

    Terminologiaz, bai, blog eta weblog gauza bera dira, baina badago edo egon da
    halako ñabardura lexiko bat bien artean, kolektiboak (weblog) eta
    pertsonalak (blog) desberdintzen dituena. Nik hala ikusten nuen kontua, behintzat, 2004an idatzitako artikulu honetan.

  2. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Domeka goiza… eskerrak podcast honi. Horrela erosoago jarraituko ditugu esandakoak.

    Eskerrik asko Etxebarri blog apalaren aipamenagatik, portzierto.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, lagunak, baina meritua Garirena, berak egin baitzuen grabazioa.

    Luistxo, zure artikuluan adierazten zenuen ñabardura hori izan liteke garai hartako adierazgarri, bi hitzen arteko lehia bizia zenean. Gaur egun, berriz, iruditzen zait blog berba nagusitu dela, eta garai bateko ñabardura horiek desegin egin direla. Ni, behintzat, irakurtzen ari naizen materialean (liburuak eta artikuluak) ez dut horrelako bereizketarik aurkitu. Hala ere, gustura jaso dut zure ekarpena. Mila esker.

  4. egilea: Nahikari

    Bai… domeka goizak lo iteko izeten direz!

    Oso interegarrie elkarrizketa! Zorionak!

  5. egilea: mikel

    Ni 8. probintzia Idaho zelakoan nengoen…

Utzi erantzuna Luistxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude