Hilabetekako artxiboa: uztaila 2007

Azkoaga enea hotela, Eskoriatzan

Atzo arratsaldean inauguratu zen Azkoaga enea hotela, xarma handiko hotel bat Eskoriatzaren bihotzean, herriko plazaren ondoan. 14 logela dauzka, oso ondo diseinatuta, jangela bat eta taberna. Baita terraza txiki bat atzealdean, Bolibar errekatxoaren ondoan. Atzo egun osoan egon zen zabalik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Oporretan

Bai, joan den osteguna ezkero oporretan nago: berandu jaiki, goiz erdian kafesne bat hartu Xaranean, John le Carré idazlearen azken eleberria irakurri, Tourra ikusi… Horrela hasi ditut oporrok, lasai. Aurrerago izango dut hori baino lan ganorazkoagorik, baina hori etorriko da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Goiena, bidegurutzean

Joan den uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak lizentzia bat eman zion Goiena Telebistari, aurrerantzean eskualde telebista moduan lan egin dezan. Albiste pozgarria, inondik ere, 1989an Arrasate Telebista sortu zenetik lehen aldiz, euskarazko telebista legezkoa izango baita Debagoienean. Hala ere, orain arte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Agregatzaile ala batzaile?

Aurreko batean argitaratu nuen glosarioan agregatzaile hitza erabili nuen, aurretik beste askok erabili duten moduan. Orduan Ibaik galdera bat egin zuen erantzunetako batean: Ez al dago “agregatzailea” izendatzeko beste erarik? Erdarakada izugarria iruditzen zait… eta gainera zatarra. Nik orduan erantzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 iruzkin

Slide

Egun hauetan beste aplikazio bat aurkitu dut, egokia diapositiba paseak egiteko: Slide. Aukera ematen du argazkiak Flickr-etik edo beste argazki zerbitzutik jasotzeko, edo norberaren ordenagailutik. Aurkezpenak ere hainbat hauta daitezke, gustuen arabera. Berau frogatzeko, iazko argazki sorta bat aukeratu dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

HUHEZIren historia, Xtimeline aplikazioan

Herenegun izan nuen Xtimeline aplikazioaren berri Sustatun. Xtimeline da aplikazio bat antolatzeko historiak, biografiak, etab., modu kronologikoan. Bertan txerta daitezke testuak, argazkiak, audioak eta bideoak. Gustatu, eta probatu egin dut. HUHEZI fakultatearen historia egin dut euskaraz eta gaztelaniaz, eta laster … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Aurki.com, 8. probintzia ikusmiran

2005ean Anjel Lertxundik artikulu gogoangarri bat idatzi zuen Hitz beste bere blogean: Blog, blog!, eta hor jotzen zuen Internet euskararen 8. probintziatzat, halakoa baita, Lertxundiren iritziz, Interneten garrantzia gure hizkuntzarentzat. Bi urte geroago, jakin dugu euskal blogosferak dituela 5.464 bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

5.464 blog inguru daude euskaraz

Zuen ekarpenei esker, osatu egin ditut hasieran jasotako datuak, eta, horri esker, esateko moduan gaude gaur egun, ia sei urte igarota Sustatu lehen blog euskalduna sortu zela, 5.464 blog ditugula euskaraz. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Urrezko ezteiak Lekeition

Egun paregabea igaro genuen atzo Lekeition. Jose Luis eta Gotzone osaba-izekoek ezkondu zireneko urrezko ezteiak ospatu zituzten. Bego emaztearen familiak ohi bezala, ospakizun hunkigarria eta alaia izan genuen atzokoa. Argazkian, Iñaki eta Aitor Larrañaga anaiak ohorezko aurreskua dantzatzen omenduei Lekeitioko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Glosario bat

Glosario bat idatzi dut sareko kontuen inguruan, nire Nahikotasun Frogan sartzeko, lan hori irakurriko dutenek, jakin dezaten zer esan nahi duten hor agertuko diren zenbait hitzek. Hemen argitaratuko dut, bi helbururekin: behar duenaren eskura jartzeko eta zuen iradokizunak jasotzeko. Mila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 8 iruzkin