Agerkari digitalak, Euskadi Irratiaren arabera

Euskadi Irratiak gero eta gehiago jotzen du agerkari digitaletara, batez ere berauetan agertzen diren izenburuak irakurtzeko (albistegietan) eta aipamenak egiteko (bestelako irratsaioetan), baina agerkari digital horiek bakarrik dira paperezko edizioak dituzten egunkarienak. Agerkari digital hutsak, digital moduan sortu zirenak paperezko edizio barik, Sustatu esate baterako, aipatu ere ez.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Agerkari digitalak, Euskadi Irratiaren arabera-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Paperean eta paperetik pentsatzen dutelako? Batzuetan, irratia lotuegi ikus-entzuten dut papereko irakurketatik… Feed irakurgailuren bat izango du ba irratiko kazetariren batek… Espero dut kazetaritza ikasleak hain erabilgarri diren baliabide hauek zer diren jakinda ateratzea unibertsitatetik.

  2. Medio batzuen jarrera, etsitzekoa da. Duda barik. Euskadi Irratian, prentsaren errepasoa eta agerkari digitalena -adibidez Mezularian- kezkatzekoa ere bada.

    Non hasten da Juanjo SanMiguelentzat nazioarteko prentsa? El Mundo eta El Pais, Berria, Gara eta DVren ostean aipatzen ditu. Le Monde eta Liberation ordea, nazioartekoak dira.

    Eitb osoak, euskal blogosfera ezerezean dauka. EFE edo Europa Press-eko kazetari arrunt baten teletipoa aintzakotzagoa hartzen dutenean.

    BADIRA BESTELAKOAK
    Nik, gero eta gehiago Bilbo Hiria irratia entzuten dut adibidez. Sustatu.com beti martxan daukate, Aurki ere jarraitzen dute, eta gertuko erreferentziak eta hizlariak topatzea gustatzen zaie. Alde horretatik, hurbileko iturriak izatean, irratia bera ere gertuagokoa egiten da.

  3. egilea: Luistxo

    Absurdoena Sanmigelek Clarin argentinoaren portada kontsultatzea sarean. Berdin dio zer aurkitu duen: irakurri egiten digu. Rosario hirian okerrera doa funtzionarioen greba. Aurki, Sustatu edo Zabaldu.com-en portadari begiratuta aurkitu daitezkeenak, ez dira notizia sekula izango.

  4. marijo egilea: Desplazatua

    Aspaldi hasi zineten agerkari digitalak erabiltzen, blogak kasu honetan, bestelako albisteak zabaltzen, euskara hutsean. Eskola, txikia esango du norbaitek, sortu duzue zuetariko batzuen artean. Hortaz, Ibanek egin duen gogoetatxoa, “espero du kazetaritza ikasleak hain erabilgarri diren baliabide hauek zer diren jakinda” aterako direla unibertsitatetik; eta hauek izango direnez, gero Mezularia eta bestelakoak egiten arituko direnak, motel baina bidea egingo da; nik uste.

Utzi erantzuna Iban Arantzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude