Asteburu bat Lesakan

Euskal Eskola Publikoaren jaian Mirenek paper bat bete zuen zozketa batean. Handik egun batzuetara jakin genuen berak irabazi zuela zozketa, eta horrek eskubide ematen zigula bi laguni asteburu bat igarotzeko Atxaspi hotelean, Lesakan. Eta hara abiatu ginen joan den ostiralean.

Ostiralean joan ginen Lesakara, aprobetxaturik Mireni tokatu zitzaiola egonaldi bat bi pertsonarentzat hango hotel batean. Beribila hantxe bertan hondatu zitzaigun, baina kontent itzuli gara.

Autobidean, baina, argi gorri bat piztu zitzaigun minutu batez-edo. Garajera deitu, Elorriora, eta alternadorea izan zitekeela. Argia itzali egin zen, eta guk aurrera. Bera inguruan, aldiz, ostera piztu zen argia, baina orduan segurtasun uhalena izan zen. Aurrera egin, eta hotelaren parera iritsi ginenean, automobila erabat geratu zen, bateria guztiz hustuta. Zorte itzela izan genuen, eguneko etaparen helmugan ginen-eta. Hantxe ziren zenbait gazteri esker, autoa behar zen moduan utzi eta hotelera igo ginen.

Autoak, kale

Larunbat goizean aseguru etxera deitu, Lagun Arora, eta horrek garabi bat bidali zigun Doneztebetik. Ikusirik inork ez zuela alternadore bat eskura inguruko garajeetan, Doneztebera eraman zuen beribila, astelehenean bertan Elorriora eramatekotan.

Eta gu Lesakan geratu ginen, ibilgailurik gabe. Hala ere, pozik ibili gara. Herriko eraikin ederrak miretsi, ibili, lasterka egin… denetik apur bat. Eta hotelaz gozatu. Izan ere, Atxaspi hotelak berriz itzultzeko gogoa eman digu: gela polita izan dugu, gosari paregabeak, bainu berezia, eta Montsek eskainitako arreta.

Lesaka, ederra

Horregatik, eta oraingoan zenbait leku eder ikusi barik utzi genituelako —Etxalar kasu—, geure buruari agindu diogu itzuliko garela Lesakara. Eta Atxaspi hotelera. Biak gomendagarriak, oso.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Asteburu bat Lesakan-ri

  1. egilea: newton

    Entzun dudanez Lesakako San Ferminak Iruñakoak baina hobeagoak izaten dira, giro itzela izaten da eta ez dira hainbeste turista egoten.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bada guri esan ziguten bizkaitar mordoa joaten direla sanferminetara, Lesakara. Eta, bai, Lesakako jaiek gero eta ospe handiagoa dute. Hara bazoaz, Newton, ondo-ondo ibili.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude