Hedabideen gezurra

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, Inon izatekotan, Juan Luis Zabala kazetariarena, eta hor esaldi hau aurkitu dut:
Hedabideek gezurra moldatzen dute, egia oinarritzat hartuta. Idazleak, gezurra oinarritzat hartuta, egia bilatzen du.
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Hedabideen gezurra-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Eta zelako gustura irakurri doten liburua. Asko gustau jata eta balio dosten anotazio-poema eder askuak dare. Jakingo dozue seguruenik, baina liburu horrek jarraipena dauka Berriako komunitatea, Zabala

    Halaxe diƱo:

    Nahiz eta 2006ko maiatzean jarri abian, blog hau, berez, 1984an hasi nuen ohar-koaderno edo egunkariaren jarraipentzat daukat. Koaderno horretako gogoeta, artikulu, ipuin, poema eta era guztietako apunterik ustez interesgarrienekin “Inon izatekotan” liburua osatu nuen (Susa, Zarautz, 2006)

  2. egilea: Irakurlearen Tartea

    Ekainaren 28an, Juan Luis Zabala Santutxuko Irakurlearen Tartean egongo da, “Inon izatekotan” liburuarekin.

    Eguna: ekainak 28
    Ordua: 20:00
    Lekua: Santutxuko AEK (Arbidea kalea 21, Txurdinaga)

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoia du Juan Luisek gaur egungo blogaren hasiera 1984ko koaderno hura dela, liburua irakurriz gero erraz ikusten baita hori, blogaren oso antzeko egitura duela. Zu bezala, Iban, ni ere oso gustura ari naiz liburua irakurtzen. Besarkada bat.

Utzi erantzuna Iban Arantzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude