Kirol nazionalismoa

Ostiral iluntzean, Neguko Olinpiar Jokoak irekitzen ari zirela Torinon, eta TVEren 2. katea ekitaldiaren berri ematen ari zela zuzenean, telebista beraren 1. katean iritsi zenean albistegien orduan, eta horren barruan kirolen txanda, horrela ireki zuten tartea: “Maria, los deportes hoy tienen un nombre… Pau. Porque, por primera vez en la historia, un español ha sido convocado para el partido All Stars de la NBA”. Aipatu ere ez Neguko Olinpiar Jokoak. Premonizio moduko bat izan zen.

Larunbatean telebistaren aurrean jarri, eta egun osoan txintik ere ez Neguko Olinpiar Jokoen gainean. Iganean ere, antzeko zerbait: laburpen labur batzuk besterik ez. Nola aurten Espainiak ez duen Juanitorik, nola edo hala dominak irabaziko dizkionik, bada ez ikusiarena egin, eta laugarren mailako beste kirol batzuk ematen jardun zuen.

Niretzat hori da kirol nazionalismoaren adibide garbia: norberak etekinik espero badu, Pau Gasol saskibaloilariaren kasuan espainoltasunaren aldarria egiten ari ziren, jo eta ke arituko dira horren inguruan. Aitzitik, ez badute ezer espero, eman ez, eta kito. Kontuan hartu barik jende askok gustura ikusiko genukeela izotz gaineko irristaketa, eta iraupen eskia, izotz gaineko hokeya, edo jaitsierak nahiz jauziak. Tamalgarria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Kirol nazionalismoa-ri

  1. egilea: Piban

    Espainiak aurten badu domina aukera. Maria Jose Rienda eskiatzailearengan daude dominak eskuratzeko aukera bakarra.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eta seguruenik horixe egingo dute, neska horren lasterketa eman. Gainerakoa, jai.

  3. egilea: xare

    Bai, eta euskal kirolarien berriak eman ere ez dituzte egingo…snowboarda egiten duten euskaldun batzuk han dira eta!

Utzi erantzuna xare(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude