Joan den ostiralean, nola Goienkaria berrituan ez den joango Arrasate Press izeneko gehigarririk, galdetu zidaten Goiena Telebistan ea zer iritzi nuen mantxeta hori desagertzeaz, ni izan bainintzen Arrasate Presseko lehen zuzendaria.
Erantzun nien ezer ez dela betiko, ez konstituzioak ez eta egunkarien mantxetak ere. Hori baino inportanteagoa dela Debagoienean badela komunikazio talde bat oso dinamikoa, eta talde hori gero eta zerbitzu hobea eskaintzen ari zaiela bere irakurleei, nahiz eta horretarako Arrasate Press aldi batez desagertu. Aurrerantzean Goiena izango da marka horren jabe, eta berak ikusiko du erabiliko duen berriro, noiz edo nola.
Arrasate Pressek bilakaera logikoa izan du: lehendabizi aldizkaria izan zen, Arrasaten bertan banatzekoa. Gero gehigarri bihurtu zen, bailarako agerkari baten barruan. Eta orain desagertu egingo da aldi batez, debagoiendarrek astekari oso bat jasoko baitute, 56 orrialdekoa, eta hor bailarako herri guztien gaineko informazioa eskainiko da.
Beraz, agur Arrasate Pressi, baina ez adiorik.
Bat egiten dut zurekin Joxe.Erruberak beste buelta bat eman beharra dauka. Ez dira guztiz desagertu, ezkutatu baizik. Horrelaxe esan zenidan aurkezpen egunean. Halako aldizkari eta lagun-talde baten zuzendari izateak asko markatzen du eta betirako geratzen den zerbait da. Horixe gertatu zait niri Berrigararekin. Gogoan dut oraindik Berrigara sortzekotan ginenean aholku eske joan nintzaizunean. Errubera ez da geratu ordutik hona. Hazia lur azpian geratzen da beti, ezkutuan.