Egun hauetan jakin dut euskaraz bi modu ditugula deskribatzeko zelako bizkortasunez erortzen den elurra:
- Mara-mara. Elurra bizkor erortzen denean.
- Malo-malo. Elurra poliki erortzen denean.
Bernardo Atxagaren azken liburuan duzue horren berri, Lekuak izenekoan, 184. orrialdean. Gozatu elurraz.
Nik aittari entzunda jakin neban zurdia zer dan. Eta hara! gaur Diaz de Tuestak etara dau erretratu polit bat. Jantzi txapel haundi-haundi bat e?
Hara! Ba nik ere zerbait ikasi dut gaur. Izan ere, ez nekien “mara-mara”k elurra bizkor erortzen dela adierazten zuenik. Are gehiago: “poliki-poliki”ren sinonimotzat nuen nik “mara-mara”. Zer dio, zehatz-mehatz, Atxagak bere liburuan?
Hona hemen aro-hitz-biltzailea!
Nire datuen arabera, “malo”-k eta “maluta”-k gauza bera adierazten dute segun eta hizkera. Bestalde, ez neukan jasota “malo-malo” elurra geldi-geldi egiten duela adierazteko. Oso interesgarria.
Ez dut Atxagaren liburua esku artean, baina hark nondik ateratzen du desberdintasun linguistiko horrena? Nik, ezer jakin barik, sinonimotzat jotzen ditut.
Aupa, Luistxo eta konpainia! Atxagak ez du argibiderik ematen nondik ateratzen duen desberdintasun hori. Eta azalpen gehiagorik ere ez du ematen. Nik goiko testuan aipatutakoa baino ez du esaten.