Faxa

Atzo fax bat bidali nuen aspaldiko partez. Hiru urte izango ziren, bai, ukitu ere ez nuela egiten tramankulua, nahiz eta ordenagailuaren ondoan daukadan. Iruditu zitzaidan aspaldiko teknologia bat erabiltzen ari nintzela.

Mirenek-eta partida bat irabazten duten bakoitzean, fax bat bidali behar izaten da Bizkaiko Saskibaloi Federaziora. Eta nola aurten Bego den gure taldeko ordezkaria, bada guri tokatu hori egitea.

1995ean-edo erosi nuen faxa etxerako, eta bizpahiru urtez erruz erabili nuen. Orduan begitandu zitzaidan sekulako asmakizuna. Ordea, posta elektronikoa erabiltzen hasi nintzenetik, erabat baztertu nuen, izan ere, posta elektronikoak zaharkituta utzi zuen faxa. Federaziokoak, baina, oraindik ez bide dira horretaz jabetu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 Responses to Faxa

  1. egilea: Gari Araolaza

    Joxe, ziur naiz zure Mac-ak uzten duela zuzenean faxa bidaltzen. Telefono lineari lotu, eta egongo da aukeraren bat inprimatzeko orduan faxa bidaltzeko.

    Gaur egungo ordenagailuen modem gehienak Fax-Modem izaten dira, eta oso erraza izaten da paperik erabili gabe faxa bidaltzea.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Gari! Bai, nire Mac ordenagailuak badauka faxa bidaltzeko aukera. Kontua da federaziora bidali beharrekoa paper berezia dela, formulario moduko bat, eta eskuz bete behar da. Edukiko banu formulario hori bera formatu digitalean, orduan bai, bidaliko nuke ordenatailutik. Eskerrik asko oharpenagatik. Besarkada bat.

  3. egilea: arreitu

    bai, faxa zaharkituta geratu da posta elektronikoa agertu danetik, baina enpresa mailan asko erabiltzen da oraindik.

    Horrek ez du nahi esan posta elektronikoa ez denik erabiltzen, erabiltzen da, baina faxak ez ditu postak dituen beste hainbat arazo: birusak, spam-a, eta abar.

    Guk enpresei informazioa bidaltzerakoan, biak erabiltzen ditugu, posta eta faxa.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Arreitu! Kontuan hartzekoa aipatu duzun hori, faxak ez duela birusik. Hala ere, nahiago posta elektronikoa. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude