Martutene gora eta Martutene behera, hasi paper zaharren artean bilatzen, eta aurkitu dut nire marrazki bat orain hogeita zortzi urte nire ziegari egina, espetxean sartu nindutenean.
Garaia aldizkarian nenbilen orduan, ikasketak amaitu eta gutxira. Frankismoaren azken urteak ziren, nahiz eta Franco ordurako hilda egon. Artikulu bat idatzi nuen, Mondragón, la Guardia Civil a saco, non kontatzen bainituen Goardia Zibilak Arrasateko Gurea zineman egindako gehiegikeriak, zinematokia jendez beteta zegoela Errobi taldeari entzuten. Ima Ezkiaga lankideak beste bat idatzi zuen, eta hark ere salatzen zituen Goardia Zibilak Villabona inguruan egindako gehiegikeriak. Goardia Zibilak biok salatu eta auzitegi militar batek espetxera bidali gintuen.
Astebete egin genuen Martuteneko espetxean, lehen hiru egunak bakarturik gela batean. Egun haietan nahi adina denbora izan-eta, gela marraztu eta bi liburu irakurri nituen: Zalakain el aventurero, Pio Barojarena,ío_Baroja eta Hiru gizon bakarka, Bitoriano Gandiagarena. Hantxe ezagutu nituen, halaber, ETA pm-ko zenbait kide, eta baita Komando Autonomoetako beste bat. Baita kontrabandista eskoziar bat eta nire herriko gizon bat, zeinak urteak zaramatzan preso bere emaztea hiltzen saiatzeagatik.
Orduko espetxea zaharra zen, oso. Beraz, ez dut pentsatu ere egin nahi nola egongo den gaur egun.
Kaixo Joxe:
Ez nekien presondegitik pasa zinenik. Eskerrak behintzat egun gutxi batzuk izan zirela.
Ez dakit zer egingo duten gartzelarekin. Tokiz aldatu nahi omen dute. Komunikabidetan agertu denez Zubietan egin nahi omen dute.
Igual Realaren kirolgunea erabil daiteke.
Igual diot….
Pingback: “¡Tienen un minuto para desalojar el local!”