Gustura irakurri nuen Ibon Sarasola berriro hasiko zela idazten Erabili.com-en, garai batean egin zuen moduan, astean behin. Oraingoan, baina, Ibonek aintzat hartu beharko luke Erramun Gerrikagoitiak Erabili.com-en egin dion proposamena, alegia, erantzun diezaiela irakurleek bere artikuluei egindako oharrei.
Ni bat nator Erramunekin, Internet elkarrizketarako plaza paregabea baita. Horrela denok irabaziko genuke, Ibonek berak (nahiz eta agian nekagarria ere gerta dakiokeen berari) eta irakurleok. Ea animatzen den, Ibonek oso estilo egokia baitu Interneterako: labur idazten du, eta zehatz. Eta ez zaio piperrik falta, edozein eztabaida hornitzeko.
Bada, nik ez dakit erantzungo duen, baina iruditzen zait ez duela zertan erantzunik. Berak esan du berea. Batzuk ados egongo dira, beste batzuk ez; batzuek zerbait esango dute bertan, beste batzuek ez. Ibonek erantzunak irakurriko dituela uste dut, eta aintzat hartuko duela jendeak zer dioen, baina bertan eztabaidan hasi, ez dut uste.
Nahiko tristeak iruditzen zaizkit, bestalde, erantzuteko modu batzuk. Baina hori beste kontu bat da, ezta?
Aupa, Petri! Pena da Ibonek ez erantzutea, nik uste dut-eta dena askoz ere aberatsagoa izango litzatekeela berak erantzunez gero.
Hala ere, ulertzen dut zenbait egoeratan ez erantzutea. Atzo, adibidez, sartu nintzen erabili.com-en, eta ikusi nituen erantzun batzuk, oso kaskarrak, Ibonekin berarekin sartzen, modu txarrean, gainera. Horrelakoetan hobe ez erantzutea, erantzunez gero norbera bere onetik irten daiteke eta.
Besarkada bat.