Aitor Larrañagaren erakusketa

Aitor adiskidea dut, eta koinatu. Argazki zale amorratua da, eta azken urte hauetan bereziki gozatzen ari da argazkigintza. Olympus kamera digitala alde batetik, eta bi ordenagailu bestetik, Windows sistemarekin bata eta Mac sistemarekin bestea, sekulako laboratorioa dauka etxean, baina lehen erabiltzen zituen likidoen usainik barik.

Herenegun Lekeition izan ginen egun pasa, eta hantxe aprobetxatu genuen Aitor Larrañagaren azken argazki erakusketa ikusteko. Erakusketa Txiki Txoko gozotegian dago, Lekeitioren erdialdean, eta, egia esatera, izugarri gustatu zitzaidan.

Azken erakusketan Aitorrek argazki serie bat antolatu du, ikusgarria, eta hor uztartzen ditu Lekeitio eta Uxue herriak, bata itsas bazterrean, eta bestea Nafarroaren bihotzean, baina orobat itsaso ikusgarri baten jabe, lainoz osatua. Badira beste argazki batzuk ere, Lekeition ateratakoak batzuk, eta Elorrion beste batzuk, Aitorren bihotzeko herriak, bera elorriarra izan arren, bere ama lekeitiarra baitzen.

Lekeitiora bazoazte, joan Txiki Txokora, kafe bat eskatu, eta gozatu erakusketa. Merezi du.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Aitor Larrañagaren erakusketa

  1. egilea: patxi lurra

    Lekittora txiki-txikitatik juten gara uda pasetara, “beraneantie” horietakoa naz beraz. Eta gogoratzen naz lehenagoko Txiki Txoko dastategiaz, azken urteotan aldatu xamarra dagoena. Erakusketa ez da aitzaki bape makala Txiki Txokora barriro sartzeko, hainbat urte pasau eta gero. Itxura bikaina badeukie zeure koinatak egindako argazki horiek!

  2. egilea: iban

    Mobil batetik dihardut idazten. Ia Helltzen dan. Noiz arte dago zabalik erakusketa? Hurrengoa espaloian, aitor?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude