Roquetas del Mar

Espainian jende asko aztoratuta dabil, beste asko ez, Roquetas del Mar herrian Goardia Zibileko bederatzi agentek herriko nekazari bat hil dutelako ustez, kolpeka. Han gertatutakoa salbuespena omen, salbuespen deitoragarria diote Espainiako hedabide gehienek.

Baina Amnesty Internationalek datu batzuk eman ditu gaur, geure burua engaina ez dezagun.

  • 1995 eta 2002 urteen artean, AIk 320 kasu jaso ditu, non presoek tratu txarrak salatu dituzten.
  • Urtebete eta bederatzi hilabetean, 20 pertsona hil ziren Goardia Zibilaren kustodiapean zeudela.

Salbuespena ala araua? El Correo egunkariak eman du horren berri gaur.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Roquetas del Mar bidalketan

  1. egilea: martin

    Roquetas en jendea nola dagoen ikusteko adibidea ikusi ahal izan da. Ez dadila hemen halakorik gerta ; norbaitzuk airean zehar joateko arriskua daukate; erabakiak hartzen dituzte, eta pertsonen bizitzari afektatzen diotenak; putadak egitea ondo dagoelakoan aurrera. Argi ! putada batek beste bat ekar dezake atzetik, eta hortik beroaldiak. Roquetasekotik ikasi eta pentsatu, ez barrerik egin !!

Utzi erantzuna martin(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude