Atarikoen bazkaria

Halaxe da, hamalau bat urte igaro dira lehen bazkaria egin genuenetik Berrio-Otxoa kaleko 41. atariko bizilagunok, hemen, Elorrion. Luze iritzita, erabaki genuen beste bat egin behar genuela, oraingo honetan partaide bat gehiagorekin, Miren ere gurekin izango zen-eta.
Eta halaxe egin genuen larunbat eguerdian. Hiru mahai jaitsi atarira, eta, hantxe bertan jarri ginen hamaika lagun, atari horretan bizi garen guztiak. Aitor izan genuen sukaldari eta antolatzaile nagusi, eta Joseba laguntzaile primerakoa.

Hasteko zizka-mizkak jan genituen; gero, entsalada eta kokotxak; ondoren azpizuna, eta, bukatzeko ostopila, bikaina. Ondo hasi ditugu oporrak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Atarikoen bazkaria bidalketan

  1. egilea: Iñaki

    Ze zorpresa. Posten naiz. Benetan ideia berezia atarikoen janaria eta atasrian bertan. Benetan jatorra.

    Itzuli gera Egiptotik eta bidaia osos ondo igaro dudu, nahiz eta atantatuen ondoren dena poliziaz beterik izan, eta seguritate neurri zeatzak.

    Aneren idazti bat jaso dugu eta zuendako ere lerro batzuk idatzi ditu. Ia egun baten elkartzen garen guztia komentatzeko.
    Ostiralean datoz John eta Eleine (inglesak). Ain alaba Sara hemen dago iru egun pasatzen, bere erdera obeagotzeko.

    Muzu bat eta laizter arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude