Ana Zubiaga

Oso gustura irakurri nuen atzo Berria egunkariaren udako orrietan Ana Zubiaga ikertzaile gernikarrari egin zioten elkarrizketa luzea. Anak jauzi gogorra eman du baserritik laboratoriora, goi mailako hainbat unibertsitatetatik igarota. Elkarrizketa irakurri ahala, gure arreba Begoñaz gogoratzen nintzen, nolako oztopoak gainditu behar izan zituen, bai etxean eta bai kanpoan, lehendabizi ingeniari tekniko izateko, eta gero fisika ikasteko unibertsitatean.
Kontu asko atera zituen Anak elkarrizketan: euskara, ikerkuntza, antolakuntza, unibertsitatea, esateko manerak, gizonezkoen nagusitasuna ikerkuntzan, etika eta genetika, emakumearen mugak… Horietako arazo asko bere haragietan nozitu ditu, eta nozitzen ditu oraindik ere goi mailako ikertzaileak.

Molde asko apurtzen ari dira Ana, Begoña eta gure artean ditugun emakume aitzindari asko, eta askotan garesti ordainduta, Gaur arratsaldean, Elorriora datorrenean, Musikaire(eusk)/orria.html jaialdietara baitator, zorionak emateko aprobetxatuko dut, Anari eta Fred senarrari, berau lankidea baitut, eta lagun ona.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Ana Zubiaga-ri

  1. egilea: iratxe

    Neuk ere ondo gustura irakurri nuen, elkarrizketaren estiloagatik eta Ana Zubiagak esandakoengatik. Emakume argi eta zentzuduna iruditu zitzaidan.

  2. egilea: oier

    Telebista eta irratirako 3-4 elkarrizketa egin dizkiot Ana Zubiagari, eta ezagutzea tokatu zaidan pertsona interesgarri eta atseginenetakoa da. Behin Maddalen Iriarteri elkarrizketa egin zioten eta kazetariak holako zerbait galdetu zion, “zuk horrenbeste jende famatu eta garrantzitsu elkarrizketatu dituzu, eta guzti horietatik zeinek utzi dizu arrasto handiena? Nor hautatuko zenuke?”. Maddalen-en erantzuna: “Ana Zubiaga”.

    Eta badago aipatu nahiko nukeen beste zerbait. Ana Zubiaga bada norbait nazioartean zientziaren alorrean. Gaitz autoimmuneen alorrean egin dituen ekarpenak oso garrantzitsuak izan dira. Eta ekarriko dituenak.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Emakume berezia da bai, Ana: bizkorra oso, baina apala aldi berean. Eta bada nor ikerkuntzaren esparruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude