Agur Blogger, kaixo Goiena.net

Iaz ireki nuen Faroa etxe honetan, Blogger-en, nire urtebetetze egunean. Gaur, berriz, ia lau hilabete geroago, itxi egingo dut faro hau, hemendik aurrera Faroak beste etxe bat izango du-eta: Goiena.net.

Kontua da Goiena.net-ek blogarien komunitate bat sortu nahi duela Debagoienean, eta, hori dela eta, gonbidatu egin nau parte hartzera bere plataforman. Eta nik, gustura onartu. Izan ere, etxera itzultzen naiz, niretzat Goiena bigarren etxea baita.

Faro berriak deseinu zoragarria dauka: sinplea, argia, eta polita. Maite Rementeriak egin du. Eskerrak bada, Goienari eta CodeSyntaxi, hain faro polita egin didatelako, euskaraz, eta eskerrak Maiteri, beste behin ere, bete-betean asmatu duelako.

Bloglines-en bidez harrapatzen duzuenok Faroa, helbide berria sartzea hobe. Barkatu eragozpenak, eta izan zoriontsu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Agur Blogger, kaixo Goiena.net-ri

  1. egilea: Jabi Zabala

    Zorion bikoitza, liburua aurkezten duzulako eta itsasargi berri horrengatik. Diseinu txukuna eta garbia, Goienaren ekimena, berriz, txalogarria…

    Hau iruzkin batean idatzi dizut blog berri honetan, baina pasahitza eskatzen dit “bidali” sakatu ostean eta ez nagoela baimenduta hori erabiltzeko, begira ezazue hori.

    Bestalde, Skype probatzen hasi behar naiz eta laster irratia.com-en elkarrizketak bide honen bidez egiten hasi nahi genuke. Esaterako, zuri eta Milwaukeen daukazun loba horri… Zein da bere skype “numeroa” edo e-posta? Eta zurea? Agian datorren martitzenerako gera gaitezke irratsaiorako. Aurretik Skype probatu nahi nuke.

    Ondo ibili eta ea ikusten garen asteazkenean Bilbon.

  2. egilea: Joxe

    Mila esker zuen lorengatik, eta abisua emateagatik. Arazoak izan dituzue mezua uzteko faro berrian, baina dagoeneko konponduta daude. Beraz, bidea libre duzue nahi duzuena esateko han.

    Patxi, galdetzen didazu ea zertaz joango den bigarren liburua. Egia esan, orain nahiko lan daukat honekin, jaio berriarekin, eta pentsatu ere ez dut egin bigarrenik idatziko ote dudan. Horretarako patxada apur bat beharko nuke. Beraz, lasai, nik zerbait jakin bezain laster zuk ere jakingo duzu-eta.

    Jabi, ez dago arazorik Skype erabiltzeko horrelako elkarrizketa batean, Jon Larrañaga lobarekin. Behin baino gehiagotan konferentziak antolatu ditugu, laupabost lagun batera, eta nahiko txukun, denek erabiliz gero mikroa-eta entxufatuta, bestela, akoplatu egiten baita. Jonek oso ondo manejatzen du Skype, eta behin berarekin adostuta, erabaki dezakegu noiz egin. Dena dela, nik etxean daukat Skype, ez lanean. Beraz, nire partetik, izan beharko litzateke arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ez dakit hori ondo datorkizuen zuei. Gari Araolazak ere ezarri du Skype etxean. Atzo hitz egin nuen berarekin lehen aldiz.

    Ondo segi biok. Besarkada bana.

Utzi erantzuna Jabi Zabala(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude