Auschwitz

Telebistaren aurrean jarri naiz une batez, eta begiak CNN telebistan pausatu zaizkit. Auschwitz ageri zen, hango kontzentrazio esparrua, eta Europako hainbat agintari eta herritar, gogoratzen hirurogei urte igaro direla naziek egindako sarraskitik.

Irudi horiek ikusten ari nintzela, gogoratu naiz nola orain zortzi bat hilabete irakurri nuen liburu bat, Alemaniara deportatua, fraide euskaldun batek idatzia, Grégoire Joannategik. Hark nozitu zituen bi kontzentrazio esparru: Büchenwald eta Dachau.

Gogora etorri zait, halaber, Anjel Lertxundik gaur Berrian idatzi duen zutabea. Hausnarketa zorrotza Anjelena, euskaldunok ere kontuan hartu beharrekoa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Auschwitz bidalketan

  1. egilea: Patxi

    Asko gustatu zait neri ere artikulu hori. Anduri galdera hau egingo nioke gustora: interes politikoak hiritarren interesak ez badira, zein da hurrengo pausua? Arazoa aspalditik ezagutzen degu, baina irtenbidea? Patxitrapero

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude