Hilabetekako artxiboa: abendua 2004

Oraindik txertorik ez

Astebete baino gehiago daramat burutik beherakoarekin, eta hemen nago, etxean, eztula kendu ezinik. Aurreko batean medikuak esan zidan oraindik ezin dudala hartu gripearen kontrako txertorik, eta azaldu zidan zergatik. Orain urtebete eta erdi egin zidatenean hezur-muinaren transplantea Valdecillako ospitalean, hezur-muin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Ahozko euskararen oihartzunak

Tarteka bi liburu hasi naiz irakurtzen, eta bietan aurkitu dut idazteko modu bitxi bat, urrundu egiten dena Sebero Altubek proposatutako bidetik, azken urteotan hain arrakastatsua. Lehen liburua da Odolean Neraman, Joan Mari Irigoien idazleak kaleratu berria, eta bertan horrelako esaldi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sarean.com, berritua

Jabi Zabalak berritu egin du, erabat, bere bloga, Sarean.com, eta niri izugarri gustatu: argia da, atsegina eta irakurterraza. Lehen bezain interesgarria, beraz, baina erakargarriagoa. Zorionak, Jabi! Gehiago jakin nahi baduzue Jabiren gainean, irakurri hauxe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Izarak tolesten

Gaur ohean geratu naiz, katarroak jota. Eguerdian, baina, jaiki naizenean, gora igo naiz, ordenagailura, eta ireki egin dut leiho eder hori, mundua begibistara ekartzen didana, Internet. Han eta hemen apur bat kuskuseatu, eta Xabier Mendiguren Elizegiren testu eder batekin egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Talibanak

Behin baino gehiagotan ahoa bete zaigu zer gaiztoak diren talibanak emakumeekin. Baina erraz ahaztu dugu geu ere talibanen agindupean bizi izan garela orain gutxi arte. Horratx hiru adibide: Kontu korronteak. 1975a arte, emakumeek ezin zuten kontu bat ireki edozein aurrezki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Errege bisitaren ajeak

Egun batzuk igaro dira Espainiako errege-erreginak Arrasatera etorri zirenetik, eta uste dut MCCk ez duela asmatu, monarka espainiarrak ekartzeagatik baino, nola kudeatu duen kontu guztia. Baina aurrera egin aurretik, datu batzuk emango ditut, lagunduko digute-eta hobeto ulertzen zer gertatu den: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kleenexak

Erabaki dut: hemendik aurrera kleenexak bakarrik erabiliko ditut neure mukiak-eta jasotzeko. Lotsatu egiten naiz apur bat hau aitortzerakoan, 52 urterekin hartu baitut erabaki hori, berandu seguruenik, baina ez beranduegi. Egun hauetan burutik beherakoarekin nabil, katarroarekin, eta hor ibili naiz musuzapia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Lehen garaipena

Gaur Galdakaon izan gara, Gandasegi eskolan, eta hor bizi izan dugu gure neskatilen lehen garaipena saskibaloian. Hasieratik bukaera arte irabazten joan dira elorriarrak, ganoraz gainera. Hotz egiten zuen, baina pozik itzuli gara, 20-8 irabazita. Lau partida eta garaipen bat. Ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ipuin bat gauero

Orain arte Begok edo nik kantatzen genion Loa, Loa oheratzerakoan, eta lasai geratzen zen gure Miren. Orain, berriz, amak kantatzea nahi du, eta nik ipuin bat kontatzea… gauero. Lehen gauean, boteprontoan, kontatu nion istorio bat Juan Mari Bandres politikariari entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Eneko Barberena

Eneko gure auzoan jaio zen, Musakolan, eta han bizi da, Mondragoeko errepublika hartan, unibertsitatean ez dabilenean, Zuzenbidea ikasten ari baita EHUn. Bera da, gainera, gure auzoan sortu den idazle ganorazko bakarra. Eneko gaztea da oraindik, 21 urte, baina dagoeneko hainbat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina