Kleenexak

Erabaki dut: hemendik aurrera kleenexak bakarrik erabiliko ditut neure mukiak-eta jasotzeko. Lotsatu egiten naiz apur bat hau aitortzerakoan, 52 urterekin hartu baitut erabaki hori, berandu seguruenik, baina ez beranduegi.

Egun hauetan burutik beherakoarekin nabil, katarroarekin, eta hor ibili naiz musuzapia aldean, berori karga-karga eginda. “Txerrikeria galanta!”, esaten zidan Begok. Beste behin ere, berak arrazoia.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Kleenexak-ri

  1. egilea: Gari

    Ba… niri ez didate Kleenex-ek balio. Fuerteegi egiten dut zintz, eta lehenengoan apurtzen zaizkit. Askotan saiatu naiz, horrela jarraitu beharko dut beraz.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Dena dela, idatzi eta gero konturatu nintzen Kleenexak barik, esan nahi nuela beste musuzapitxoak, paperezkoak, Eroskik-eta saltzen dituztenak sakelean eramateko. Horiek sendoagoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude