Hilabetekako artxiboa: azaroa 2004

Istripu madarikatua

Atzo urtebete, HUHEZIko hiru ikasle hil ziren Elorrioko saihesbidean, istripu izugarri batean. Hirurak neskak ziren, eta ikasle bikainak. Beraiekin batera beste bi lagun zihoazen, besteak bezain neska bikainak, eta horiek, zorionez, bizirik irten ziren. Batak bizimodu normala egiten du orain, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

iPod bat oparitu didate

Aurten iPod bat oparitu didate nire urtebetetzerako, iPod mini bat, “ipotxa”, nire lagun batek deitzen dion bezala. Ipotxa musika jogailu bat da, eta bertan 1.000 bat abesti sartzen dira, MP3 formatoan. Hasteko, gaur bertan sartu dizkiogu abesti batzuk, 200 inguru, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Aimar Olaizola

Gaur pilota partida bat ikusi dut telebistan, lau t’erdiko txapelketari zegokiona, erdifinalekoa. Aurrez aurre Aimar Olaizola eta Nagore. Lehena orain bi urteko txapelduna; bigarrena, ordea, iazkoa. Aimarrek irabazi du, eta ondo irabazi ere: 22-8. Maisua da Aimar kantxan, eta gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 31 erantzun

Aulkitxo bat erosi dut

Gure alaba saskibaloian jokatzen hasi da, eta horrek aldaketa bat baino gehiago ekarriko du gure bizimoduan: Larunbatero herririk herri ibiltzea, gure alabaren taldearekin. Jarleku berezi bat erostea, automobilean joan dadin. Alabak zortzi urte bete arte beti erabili izan du jarleku … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Serrat, ondo

Gaur irakurri dut sarean Serrat ondo dagoela egin dioten ebakuntzaren ondoren. Eta poztu egin naiz. Batetik, gustatzen zaidalako Serrat, batez ere Serrat pertsona: orekatua eta lasaia. Eta bestetik, orain dela hilabete-edo erakutsi zuen jarreragatik, eman zuenean bere gaixotasunaren berri. Orduan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Elkarlanerako programak

Gero eta software gehiago agertzen ari da, elkarlana errazten duena enpresetan, erakundeetan eta gizabanakoen artean. Horietako zenbait ordainpekoa da, baina gero eta gehiago doakoak dira, hala nola Bloglines, del.icio.us edo Flickr. Beldur naiz, ordea, enpresa eta erakunde asko oraindik ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Arnold for president

“Ezin duzu aukeratu zein herritan jaio, baina aukeratu ahal duzu zein herri maitatu”. Lelo horrekin, Arnold Schwarzenegger-en jarraitzaileek telebista kanpaina handi bat antolatu dute, aldatzeko AEBetako konstituzioaren bigarren artikulua. Horren bidez, Etxe Zuriko ateak ireki nahi dizkiote Kaliforniako gobernadoreari. Jauna, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Osaba Bin Floren

Orain pare bat aste bukatu nuen irakurtzen Txilikuren liburu hau eta, egia esatera, gustura irakurri ere. Nabarmena da liburuan zehar Ekialdeko kontakizunen oihartzuna, batez ere Mila gau, eta bat gehiago zoragarriarena. Horrek, ez dio ezer kentzen Osaba Bin Floren liburuari, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Narziso

Aurrekoan entzun nion bati, ez dut gogoratzen nori, esaten zuela blogetan idazten dugunok narziso hutsak garela. Eta gogoak hegan egin zidan Greziako mitologiara, eta Narzisoz gogoratu nintzen, bere buruaz maitemindu zen gazteaz. Hona hemen Lur Hiztegi Entziklopedikoak nola jasotzen duen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Internet, sorginkeria

Gaur amarenean bazkaldu dut eta, besteak beste, Interneten gainean hitz egin dugu. Maider gure laguna nola bizi den baserri batean, polis hurbilenetik urruti, baina Interneti esker, konektatuta dagoela jende askorekin. Lana ere etxean egiten du Maiderrek, baina, itzultzailea izaki, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun