Hilabetekako artxiboa: azaroa 2004

Iragarki alua

Behin baino gehiagotan gertatu zait automobilean natorrela lanera, bat-batean frenazo bat entzun eta sekulako sustoa hartzea. Berehala konturatzen naiz inork ez diola sakatu galgari, eta irratian entzundako iragarki bat dela, Renault Autoberri auto saltzailearena. Ondoren, “casita, casita…” eta horrelako pitokeriak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Arafaten azkena

Penagarria, benetan, Arafaten amaiera. Hil zorian eta txotxolotuta atera zuten bere egoitzatik, Ramalan, eta orain egunak daramatzate hilda dagoela, ez dagoela, dantza makabroan. Eta bitartean, zenbait jende atzetik konpondu gabe utzitako arazoak konpondu nahian, presaka eta korrika, gaixoa makinatik deskonektatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eguraldi txakurra

Euria goian behean, errepidea putzuz betea, autoaren aurreko kristala koipeztuta… egun eskasa izan da gaurkoa autoa gidatzeko. Ilunabar partean batik bat, euriak jan egiten zuen argitasun apurra. Faroa sentitu dut faltan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Argi bila

Aurreko batean entzun nuen Radio Euskadin nola Nafarroako Gobernuak enkargatu zion enpresa bati egitea inkesta bat euskararen gainean. Nola erantzunak ez ziren gobernuaren gogokoak, horrek ezkutatu emaitzak. Hori zela eta, eta galdetuta zer iritzi zuten Nafarroako Gobernuak egindakoaz, tertuliano batek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin