Istripu madarikatua

Atzo urtebete, HUHEZIko hiru ikasle hil ziren Elorrioko saihesbidean, istripu izugarri batean. Hirurak neskak ziren, eta ikasle bikainak. Beraiekin batera beste bi lagun zihoazen, besteak bezain neska bikainak, eta horiek, zorionez, bizirik irten ziren. Batak bizimodu normala egiten du orain, eta bestea oraindik errekuperatzen ari da.

Asteburu honetan lore sorta ederra agertu da oroitarrian, hiru hildakoen omenez dagoena fakultatearen eraikin zaharraren atarian. Alazne, Miren eta Maria ez ditugu erraz ahaztuko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Istripu madarikatua-ri

  1. egilea: Ni neu

    Elorrion hil ziren lagunak eta aurten Oñatikn. NOizko autobus linea publiko bat injenieritzakoekin bat?

    Lotsarik ere ez duzue!!!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Zuk badakizu zergatik ez dagoen autobusik HUHEZIra? Erraza da guri lotsagabeak deitzea ezizen baten atzean ezkutatuta, baina gauza bat esango dizut: ni nahiko berria naiz fakultatean, eta badakit ahalegin bat baino gehiago egin direla autobusak jartzeko, nahiz eta azkenean ikasle nahikorik apuntatu ez.

    Ez da erraza izaten autobus konpainiak eta ikasleak ados jartzea: ordutegiak, prezioak, ibilbidea, gutxieneko kopuruak… Askotan batek edo besteak kale egiten dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude