Flickr

Pozik nago Flickr programarekin. Berari esker, joan den larunbatean ipini nuen lehen argazkia blog honetan. Arrakasta izan aurretik, baina, abiatu nintzen Patxitrapero lagunak adierazitako bidetik, baina trakets samarra izaki, ezin irtenbidea aurkitu.

Flickr-en, ostera, dena egin zitzaidan erraza. Aurretik izena emanda nengoenez, hantxe eskegi nuen saskibaloi taldearen argazkia. Gero, Faroaren ezaugarriak sartu nituen Flickr-en, eta azkenik, argazkira itzulita, blog this! botoiari eman nion, eskegi zezan aukeratutako argazkia hemen, eta voilà! Oraindik badut zer hobetu Flickr-ekin, baina hori ere ikasiko dut.

Bide batez, badakizue zer esan nahi duen flicker hitzak? Fred lagunak esan didanez, jartzen duzunean begien aurrean pospolo bat piztuta, garraren aurreko paisajeak egiten duen dardarari esaten zaio flicker.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Flickr

  1. egilea: Anonymous

    Eta zein da Flickr-eko zure kontua? haren URL-a? Luistxo

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Nire helbidea Flickr-en da: http://www.flickr.com/photos/joxe. Hor daude nire argazkiak. Eskerrik asko, Josu zure azalpenengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude