Etiketaren artxiboa: apple

Zelan argitaratu nork bere liburua sarean

Idazle asko ari dira galdetzen: zer egin behar da nork bere liburua Amazonen (edo iBooks dendan) saltzeko? Erantzuna: nahikoa da eskuizkribu bat .doc edo .docx formatuan eta kontu bat Amazonen. Erica Sadun adituak horrela azaldu du kontu hau Túaw webgunean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Pozik iPad berriarekin

Hiru bat urte itxaron ditut, ikusteko ea beste enpresa bat gai ote zen Applen tabletaren parean jartzeko, bai prestazioetan, eta baita prezioan. Ez da horrelakorik gertatu, eta iPad bat erosi dut, Eroskiren eskaintza bat aprobetxatuta, aukera eskaintzen baitu tableta 12 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Steve Jobs-en biografia

Irakurri berri dut Steve Jobsen biografia, Walter Isaakson kazetariak idatzia –nire urtebetetzeko oparia izan zen–, eta gustura geratu naiz, iruditu baitzait serio eta zintzotasunez idatzitakoa dela. Ale mardula da, 700etik gora orrialde ditu, eta irakurri ahala, pertsona zaila eta konplexua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Amazonen bi opari pozoindu

Bagenekien Applek garestiago saltzen dituela bere produktuak Europan, parekatu egiten baititu, apetaren arabera, euroaren eta dolar amerikarraren balioa. Hori ez da izan Amazonen jokaera… orain gutxi arte. Joan den astean, Amazon hasi zen saltzen oinarrizko Kindle irakurgailu digitala Amazon.es dendan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Steve Jobs

Ezusteko itzela eta pena handia hartu nuen atzo goizean jakin nuenean Steve Jobs hil zela. Banuen itxaropena urte erdi edo urtebete iraungo zuela, baina… Atzo bertan bi hedabidek deitu zidaten hitz egin nezan Steve Jobs-en gainean: Euskadi Irratiak eta Goiena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Bitartekari digitalak

Esan ziguten merkataritza digitalak prezio hobeak ekarriko zituela, merkeagoak, besteak beste bitartekariak (eta berauek kobratzen zituzten diruak) desagertuko zirelako. Neurri batean horrela izan da, liburu digitalak merkeago eros baitaitezke orain. Hala ere, Applek aldatu egin nahi ditu gauzak. PCWorld aldizkariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Aurpegiz aurpegi

Sam Mendes antzerki eta zine zuzendariak (American Beauty, Road to perdition, Revolutionary road…) iragarki ederra egin dio Apple enpresari, azaltzeko iPhone 4 telefono berriaren “Face time” ezaugarria, alegia, bideokonferentzia egiteko ahalmena, telefonoa erabilita. Iragarki ederra, baina… Iragarkiak ez du esaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Agur disketeari

Sonyk esan du ez duela diskete gehiago egingo. Kito. Arrazoia: eskaririk eza, nahiz eta 2009an Japonian bakarrik 12 milioi diskete saldu ziren. Hamabi urte igaro dira –erraz esaten da: hamabi–, Applek kendu zuenetik diskete irakurgailua iMac-etan. Disketea 1981ean asmatu zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Hau ote liburuen etorkizuna?

“Ez daukat iPadik”, dio Mathew Ingram kazetariak, “baina bideo hau ikusita, non ikusten baita Alizia Lurralde Miresgarrian izeneko aplikazioa, sekulako gogoa eman dit arineketan dendara joan eta bat erosteko”. Niri, ez horrenbeste, baia ia-ia. Liburu guztiekin ezin izango da horrela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

iPad: kontsumitzeko, bai; sortzeko, ez

Time aldizkariaren azken alean Lev Grossmanek artikulu interesgarria idatzi du iPadi buruz. Bertan, goraipatu egiten du Applen arbel digitala, baina honela bukatzen du: Badut baina bat iPadi dagokionez: gailu gustagarria bada ere edukiak kontsumitzeko, ez du askorik laguntzen edukia sortzen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun