Agur, Valdecilla!

Atzo Valdecilla Ospitalean izan ginen, Santanderren, orain hamaika hilabete hitzartutako kontrola egiten. Bi albiste on ekarri genituen handik:

1. Aurrerantzean ez dut joan beharrik izango Valdecillara, Galdakaok hartuko baitu berriro ni zaintzeko ardura. Horrela, hiru urte eta erdiko aro bat amaituko da, hezur-muinaren transplantea egin zidatenetik Valdecillak zuen-eta ni zaintzeko ardura nagusia. Agur, beraz, Eulogio Conde doktoreari eta bere laguntzaileei, eta gure eskerrik beroena denbora horretan eskaini diguten arretagatik.

2. Berriro ikusi genituen Ramon eta Edurne Usurbilgo lagunak. Ramoni hezur-muinaren transplantea egin zioten nirekin batera orain hiru urte eta erdi, eta aspaldi elkar ikusi barik geunden. Erabat aldatuta aurkitu nuen, meheago eta ilearekin. Edurne ikusi nuelako itxaron gelan sartzen, bestela, Ramon bera bakarrik ikusiz gero, ezagutu ere ez. Gu baino sarriago joaten dira Valdecilla Ospitalera, baina ondo dihardute.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 erantzun Agur, Valdecilla!-ri

  1. egilea: Aitor

    Zorionak Joxe!!!

  2. egilea: patxi lurra

    Beste urrats bat aurrera. Ze pozgarriak dira albiste onak, Joxe! (Nazkatuta nago barri txarrekin, bestela).

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko bioi, bihotz-bihotzetik.

  4. egilea: iturri

    Maratoiaren beste kilometro bat.

    Aurrera, bolie!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude