Etiketaren artxiboa: saski-naski

Karapaixoa

Atzo karapaixoa jan genuen afaltzeko. Mirenek eta Ainhoak esku artean duten hori da karapaixoa: baserriko ogi bat, txorizo eta arrautzarekin. Jeneralean egiten da Garizuma garaian, eta aitapontekoak edo amapontekoak oparitzen dio besoetakoari. Hori da, behintzat, ohitura inguru honetan, nahiz eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Rouco, pontifex

Gaur goizeko 04:45etan esnatu naiz, Tenerifen nengoela. Izan ere, hiru ordu laurden geroago autobusak hartu behar gintuen aireportura eramateko, etxera bidean berriz ere. Eta burutazio zoro bat etorri zait: Rouco Varela izango da hurrengo Aita Santua. Asko idatzi da nola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Magnolioa

Aurrekoan Mikelek aipatu zuen bere blogean, Piperrautsan, nola loratu den bere etxe ondoko magnolioa. Eta nola loratu, alajaina! Gaur han izan garenean, Esteñibar baserrian, liluratuta geratu gara, magnolioaren ederraz. Eta ezin geratu argazki bat atera barik. Mikelek berak egin digu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ansolatarrak

Atzo, San Jose eguna, Lekeition elkartu ginen, urtero bezala, familiaren Ansola adarrarekin, Begoren ama Ansola baitzen, eta Lekeitiokoa. Sasoi batean Sebastiana Erkiaga izaten zen bilkuraren arrazoi, Begoren amuma, baina hura 102 urte bete aurretik hil zenetik, erabaki genuen jarraitzea, oraingoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Arratsaldekoa

Atzo egun berezia izan genuen HUHEZIn, Euskadi Irratiaren talde bat Eskoriatzara etorri baitzen, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatera. Literatura Astearen azken eguna zen, eta, hori zela eta, han agertu ziren Arratsaldekoa saioko kideak, Arantxa Iturbe, Tere Beloki eta Nekane Peñagarikano. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Arantza Ozaeta

Egun hauetan Literatura Astea egiten ari da HUHEZIn, Eskoriatzan. Literatura eta Bidaia da aurtengo mintzagaia. Beharbada Jon Arretxek ez zuen asmatu bere aurkezpenaren formatuarekin: diapositibak eta musika uztartu zituen, baina erritmo eta bizitasun gutxirekin. Berriz, herenegun Anjel Lertxundirren bertsiorik onena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Mari Treku

Mari Treku hil da, Mattin bertsolaria zenaren alarguna. Inoiz ez nuen ezagutu Mari Treku, baina haren liburu bat irakurri nuen orain hogei bat urte, Mattin, nere gizona, Auspoa argitaletxeak kaleratua, eta izugarri gustatu zitzaidan. Geroztik, hainbat aldiz irakurri ditut haren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ikuskizun harrigarria

Igande iluntzean zerbait harrigarria gertatu zitzaion Mireni: une batez, telebistan ikusi zuen Felipe Atutxa ginekologoa, zeinek 1995ean bera munduratu zuen Quiron ospitalean, Donostian. —Begira, Miren. Gizon horrek lagundu zion amatxori zu jaio zinenean. Burutik hartu, eta berak atera zintuen amatxoren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Elorrio kt 3, laugarren

Gaur jokatu dute Mirenek-eta azken partida ligan. Zelan jokatu, gainera: 16-7 irabazi diote Galdakaoko talde bati. Aurten ez genuen gauza handirik espero txapelketa honetan, Elorrioko jokalari guztiak hasiberriak direlako. Hala ere, bospasei partida irabazi dituzte, eta, beraz, laugarren sailkapen nagusian. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Kameleoia

Herenegun Espainiako Gotzainen Batzarrak ezusteko galanta eman zuen: Rouco Varela alde batera utzi, eta Ricardo Blazquez aukeratu zuen buru aldi berrirako. Lehena belatza omen zen; bigarrena, ordea, usoa. Eta denok pozik, PPkoak izan ezik. Pentsatzen hasita, berriz, argi geratu da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina