Etiketaren artxiboa: saski-naski

Jon eta Josu, etxera

Atzo arratsaldean Arrasaten izan nintzen, ekitaldi batean, eskatzeko Jon Agirre eta Josu Uribetxebarria preso mondragoetarren askatasuna. Bien egoera oso berezia da: Jonek aspaldi bete zituen hiru laurdenak, eta gaixorik dago. Hainbat ebakuntza egin diote, eta baliteke gehiago ere egin behar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sahara

Aurreko batean, Miren eta biok telebistaren aurrean geundela, albisteak ikusten, zurtuta geratu ginen, ikusi genuenean Marokoko poliziak nola jipoitzen zituen sahararrak El Aaiunen. Berdin zen emakumeak zein gizonezkoak; gupida barik egurtzen zituzten. Gizon bat luze zetzan lurrean, polizia bat joan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Irujo

Nahi nuen Aimarrek irabaztea, eta azkenean berak irabazi, 22-18, baina oraindik ez dut garbi ikusten nola eskuratu duen txapela, goizuetarra oso gaizki hasi baita. Partida arraroa izan da, oso, eta gauean berriro ikusi beharko dut, ulertzeko zer gertatu den. Sariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Mikrouhin labe zaharra

Joan den astean mikrouhin labeak planto egin zuen, eta hor gelditu zen, bihotzekoak jota bezala, kolorezko argi guztiak piztuta. Nola 18 urte egin dituen gurekin, eraman ere ez genuen egin konpontzera, seguru asko hura konpontzea garestiagoa izango zelako berria erostea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Hileta

“Aita, joan naiteke Ainhoarekin elizara, Remeiren hiletara?”, galdetu zidan Mirenek, ikusita bere lagun bati gurasoek ez ziotela utzi joaten. “Bai, gura baduzu”, erantzun nik. “Horrelako egunetan, jendeak bi arrazoi izaten ditu elizara joateko: edo fededunak dira, eta behar dute hara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aulkiak, ipurdiak eta ametsak

Atzo Anjel Lertxundik zutabe zoragarria —beste bat— oparitu zigun Berria egunkarian. Ahal baduzue, irakurri. Hona hemen zatitxo bat: Gure ipurdiaren neurriko aulki bat dago munduan gutariko bakoitzarentzat. Hantxe esertzea dugu amets.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Martin Zabaleta

1983an ezagutu genuen Martin Zabaleta mendizale euskalduna… Vancouver hirian, Kanadan. Alaskara bidean agertu zen han, Kaliforniatik zetorrela. Izeko bat zuen Vancouverren, eta harenean geratu, pare bat egun, Ipar aldera egin aurretik. Izekok guri deitu, eta hara joan ginen, kafe bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Pertsonaiarik antzeztuenak zineman

Genero bakoitzak ditu bere pertsonaiarik gogokoenak, baita zinemak ere. Eta badago modu erraz bat jakiteko zeintzuk diren horiek: nahikoa da arakatzea zeintzuk izan diren pertsonaiarik antzeztuenak, edo, beste modu batera, zeinen inguruan egin diren film gehien. Hauxe da sailkapena: 1. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Haimar, galoi gutxiagorekin

Atzo irakurri nituen Berria egunkarian Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarraren adierazpenak. Adierazgarriak ziren, oso. Hedabideetatik jakin zuen aurten Giroa egin beharko zuela. Gainera, berak ez zuen Giroa egin nahi, Tourra baizik. Baina, beste erremediorik ez-eta, gaur ekingo dio Italiako Itzuliari. Elkarrizketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Itxaropenaren indarra

Behin eta berriro irakurri dut Elena Lakaren kontakizuna, nola bere semetxo Oierri aurkitu dioten retinoblastoma bat ezkerreko begian. Eta miretsita nago zer indar duen, hor ere, itxaropenak: “prozesua luzea izango da, gogorra ziurrenik, baina Oier sendatu egingo da”. Itxaropena ezinbestekoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina