Etiketaren artxiboa: kanpazar

Hogeita hamar urte berandu

Poztu naiz hogeita hamar urte berandu etorri den albisteagatik, alegia, azkenean egingo dela Kanpazarko tunela, eta, horrekin batera, amaituko dela 1993an iragarritako Beasain-Durango errepidea. Poztu naiz, baina ez dut ospatuko, albisteak nekatuta harrapatu nau-eta. Nekatuta, jatorrizko albistea iragarri zenetik, kontaezinezko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ekonomia | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Elurra mara-mara

Iragarrita zegoen, eta, hala ere, ezusteko atsegina izan zen Kanpazar mendatean gora gentozela elurra mara-mara ikustea. Gaueko 23:20ak ziren, eta Ormaiztegitik bueltan gentozen, han erakusketa eder bat ikusita bertako industrializazioaz. Behin lagunak agurtuta, autoan sartu ginen afrontuaren erdian. Deskarga igoten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Bizikleta gogoan

Aspaldi ez dut hartu bizikleta. Transplantea egin zidatenetik, ez dakit pare bat aldiz ibili ote naizen bi gurpilen gainean. Aurretik bai, ibiltzen nintzen noizbehinka, ez itzuli luzeak egiteko, baina bai inguruan aritzeko: Elorriotik Kanpazarrera, handik Elgetara, eta Elgetatik etxera berriro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Elurrak ipurdi bistan utzi gintuen

Atzoko elurrak ustekabean harrapatu gintuen, ni behintzat bai. Beste behin, elurrak ipurdi bistan utzi gintuen: Jaiki bezain laster hartu nuen ezustekoa, Elorrio zuri-zuri baitzegoen. Euskadi Irratian, berriz, hitz erdirik ere ez elurraren gainean. Ezta Radio Euskadin ere. Autoan nindoala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Gaurko miraria

Urtean behin-edo gertatzen da, eta gaur izan da egun horietako bat: Elorriotik Mondragoeraino kamioi bat bera ere ikusi barik etorri naiz, erraz eta eroso. A zer pagotxa!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Anakronikoak

Ez nintzen egon Aritxulegin ETAko hiru kide agertu zirenean, eta ezta Kanpazarren ere Espainiako Armadaren soldaduak azaltzerakoan. Bata bestea bezain anakronikoak iruditzen zaizkit, beste garai bateko zaharkinak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin