Etiketaren artxiboa: faro zaharrekoak

Euskara ofizial Espainian?

Herenegun Juan Jose Ibarretxek eskatu zuen euskara ofiziala izatea Espainian, Europako Batasunean ofiziala izan aurretik, Espainian ofiziala izatea. Eskariak kontraesan gordinean ezartzen ditu espainiar asko. Izan ere, haientzat Hego Euskal Herria Espainia da eta, beraz, euskara Espainiako kulturaren ondarea. Baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gaztelumendi

Patxi Gaztelumendik blog pertsonal bat sortu du, Gaztelumendi, eta hemendik aurrera, hortxe isuriko ditu bere hausnarketak eta iritziak. Patxi aspaldi dabil Interneten, Indymedian batez ere, nahiz eta nik Sustatun ezagutu nuen. Euskadi Irratian ere hitz egiten du teknologiaz. Ongi etorri, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Egunkariako auzipetuak

Gaur nire gogoa Madrilera doa, Euskaldunon Egunkariako auzipetuengana. Besarkadarik beroena Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Pello Zubiriari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

e-gor blog

Igor Leturia mondragoetarrak blog bat sortu du, e-gor blog, eta hor batez ere idatziko du komikien gainean eta informatikari buruz, horiek dira-eta bere zaletasunik handienak. Igorrek eibar.org -en plataforma erabili du bloga egiteko. Ongi etorri, Igor!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gure aita abadea da, eta zer?

Elkar argitaletxeak bilduma bat du, Eta Zer? izenekoa, zoragarria nire ustez. Etxean zazpi ale baditugu, baina gehiago ere uste dut badirela. Guri behintzat, izugarri gustatzen zaizkigu liburu hauek, zortzi urtetik gorako neska-mutikoentzat eginak. Liburu bakoitzean jorratzen da arlo bat, problematikoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gure batzokia

Oier Araolaza zur eta lur dago nola Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eman dion Athletic-i 360.000 euro inguru, Euskadi hitza eramatearren elastikoan, UEFAn jokatzen duen bitartean. Ni bat nator Oierren harriduraz, kontuan hartuta, gainera, azken bospasei urteotan Athleticek iruzur egin diola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Flickr

Pozik nago Flickr programarekin. Berari esker, joan den larunbatean ipini nuen lehen argazkia blog honetan. Arrakasta izan aurretik, baina, abiatu nintzen Patxitrapero lagunak adierazitako bidetik, baina trakets samarra izaki, ezin irtenbidea aurkitu. Flickr-en, ostera, dena egin zitzaidan erraza. Aurretik izena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Valdecillatik bueltan

Atzo Santanderren izan ginen, Valdecillako ospitalean. Kontrola genuenez, goizeko 09:00etan irten ginen etxetik, eta arratsaldeko 17:00etan etxeratu, kontsultan 15 minutu eginda. Egun osoa galduta, beste modu batera esateko. Nire ahoa aztertuta, medikuak erabaki zuen prednisona gehiago hartu behar dudala, kortikoide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sexuaren indarra blogosferan

Blogak berandu agertu ziren Txinan, 2002an, eta harrezkero izugarri hazi dira. Hazkunde horretan zerikusi handia izan omen du Mu Zimei emakume kazetariak, zeinek idazten baitzuen aldizkari batean, Guangzhou hirian. Halako batean, ordea, Mu-k sortu zuen bere bloga, eta hor hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Generoa

Joan den ostiralean irakurri nion Anjel Lertxundiri zutabe bat Generoaz, eta gustatu. Atzo, berriz, Graxi Urmenetaren erantzun bikaina leitu nuen, hori ere Berria egunkarian, eta Graxik ikuspegia aldarazi zidan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina