Gaztelumendi

Patxi Gaztelumendik blog pertsonal bat sortu du, Gaztelumendi, eta hemendik aurrera, hortxe isuriko ditu bere hausnarketak eta iritziak. Patxi aspaldi dabil Interneten, Indymedian batez ere, nahiz eta nik Sustatun ezagutu nuen. Euskadi Irratian ere hitz egiten du teknologiaz. Ongi etorri, Patxi!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Gaztelumendi

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Euskal blogosfera geuk egin behar dugu, Patxi, eta nahiz eta behin baino gehiagotan iritzi desberdinak izan, babestu egin behar dugu elkar, desberdintasunak ezkutatu barik. Eta ez duzu zertan gorritu, nik asko ikasi dut-eta zure erantzunetatik. Besarkada bat.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Euskal blogosfera geuk egin behar dugu, Patxi, eta nahiz eta behin baino gehiagotan iritzi desberdinak izan, babestu egin behar dugu elkar, desberdintasunak ezkutatu barik. Eta ez duzu zertan gorritu, nik asko ikasi dut-eta zure erantzunetatik. Besarkada bat.

  3. egilea: Anonymous

    Faroaren argiari begira, itsutu edo argitu egin daiteke bat. Ni behintzat, argiak gorritu egin nau. Lotsatu egin naizela alegia. Internetek hori dauka. Ezagutzen ez duguna ere, ezagutzera heltzen gara. Gorrituta nagoen arren, eskerrak agertu gura dizkizut, neure blogaren berri Faroan ematearren. Ahalegin xumea da nirea, baina ikusita bitakorek Interneten daukaten eragina, ni neu be animatu egin naiz. Lotsa gutxikoa izanda, erraz jotzen dut post-eatzera. Sustatun eta azkar berotzen zait odola, azkar erantzuten duenetakoa naiz. Ordu asko ematen ditut pantailaren aurrean, eta Interneten ikusten dut e-torkizuna. Hemendik aurrera, nire egitasmoetarako, badaukat non argitu. Eskerrik asko Joxe! Durangon ikusiko gara, egon lasai neuk agurtuko zaitut eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude