Etiketaren artxiboa: elorrio

Dorleta Azkarate

Atzo lagun on bat agurtu genuen Elorrion: Dorleta Azkarate gaztea. Minbiziak eraman du Dorleta, hainbat eraso eginda. Hark kemen handiz egin zien aurre oldar guztiei, baita azkenari ere. Neska miresgarria zen. Maitasunez gogoratuko zaitugu, Dorleta. Horren froga, Jabi Artarazek Flickr-en … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, berritze-lanetan

Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea. Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Lagun arteko festa

Atzo afari berezia izan genuen, Bego emaztearen kuadrillak 25 urte egin baitzituen hileko azken larunbatean afaria egiten hasi zirenetik. Hori zela-eta, denok dotore jantzi eta festa egin genuen Alkartu sozietatean. Lehenego jan, eta gero dantza egin, DJ aparta batekin. Festa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Aurten ere, batu dugu mahatsa

Esteñibar baserrira iritsi bezain laster, berau Elorrion, di-da hasi ginen lanean, eguraldi txarra iragarrita baitzegoen. Goiz erdian hasi zen bai, euria, eta une batez eten egin zigun lan erritmoa, baina, zorionez, ondo amaitu genituen lanok. Eta lanaren ostean, festa egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Bizikleta gogoan

Aspaldi ez dut hartu bizikleta. Transplantea egin zidatenetik, ez dakit pare bat aldiz ibili ote naizen bi gurpilen gainean. Aurretik bai, ibiltzen nintzen noizbehinka, ez itzuli luzeak egiteko, baina bai inguruan aritzeko: Elorriotik Kanpazarrera, handik Elgetara, eta Elgetatik etxera berriro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ilunpe zentzubakoak Elorrion

Elorrioko Udala ez da asmatzen ari kaleko argiekin. Zenbait ingurutan (industrialdea, Eroski supermerkatuaren aurrealdea, Ibaiondo kaleko parkea, Kurutziaga…) gehiegizko argi artifiziala jarri du, argi-kutsaduraren adibide garbiak izateraino. Kaleargien erdiarekin ederto argiztatuta leudeke leku horiek. Orain baina, sistema bat asmatu du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gautxorien bilkura

Amaitu dira Elorrioko jaiak, nahiz eta gaur izan azken eguna. Eta parranda handi guztien ostean legez, gaur goizean ere azken gautxoriak Txantxibiri kalean elkartu dira, Xara tabernaren atarian, azken tragoa hartzera. Bilkura zaratatsua izaten da, ia denak bapo eginda eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Atarikoen bazkaria Txantxibiri 1ean

Atzo atarian bazkaldu genuen Txantxibiri kaleko auzoek. Aitor eta Bego izan genituen sukaldari, eta besteok esker onez jan genituen haiek prestatutakoak, denak gozoak. (Argazkia: Aitor Larrañaga-Miren Aranzabal)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

San Joan sua, Esteñibarren

Atzo iluntzean Esteñibar baserrian izan ginen –Gazeta auzoan, Elorrion–, azken hamabost urteotan bezala, hantxe igaro genuen-eta San Joan bezpera. Betiko moduan, Mikel Irizarrek prestatu eta gobernatu zuen sua, baina atzokoan sekula baino ume gehiago izan genituen inguruan, eta horrek are … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Jai flamenkoa Begoñarentzat

Larunbata egun berezia izan zen gurean, ospatu egin genuen-eta Begoña arrebak erretiroa hartu izana. Hori zela-eta, festa flamenkoa antolatu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, bagenekien-eta Begoñari beti gustatu izan zaiola dantza mota hori. Norbaitek ikusi nahi baditu argazkiak, Flickr-en daude, Begoñaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina