Etiketaren artxiboa: bazkaria

Hogei urte transplantetik

Aurten hogei urte igaro dira hezur-muineko transplantea egin zidatenetik. 2002an linfoma bat antzeman zidaten, linfoma folikularra, eta, urtebete kimioa eta beste tratamendu batzuk hartu ondoren, medikuek erabaki zuten onena izango zela hezur-muineko transplante bat egitea, ziurtatzeko gaixotasuna ez litzaidakeela berriz agertuko. Zorte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | 5 iruzkin

Mendizabaldarrak Untzillan

Joan den larunbatean gure amaren aldeko familiak hitzordua zuen Untzillako elkartean, ospatu nahi genuen-eta izeko Baldomerak 102 urte bete zituela eta haren ahizpa Tomasa ere gurekin izango zela, Juana beste ahizparekin batera. Untzilla Aramaioko auzoa bada ere, Araba beraz, guretzat dena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Antolatzaile eskuzabalak

Atzo familia bazkaria izan genuen Elorrion, Buzkantz elkartean, bertan Bego emaztearen aldeko lehengusu-lehengusinak elkartu ginen-eta elkarrekin bazkaltzera. Betiko moduan, talde antolatzaile bat izan zen prestatze lanak egiten, denok ondo bazkal genezan. Atzoko kasuan, gainera, mahaiak oso modu txukunean ipini zituzten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Berrion

Berrio da Elorrioren 15 auzoetarik bat, eta kokatuta dago Elorrio eta Elgeta artean. Atzo hantxe elkartu ginen anaia-arreba arteko batzuk gure bikotekideekin, bertan bazkaltzeko. Bazkaldu, primeran. Ondorengo tragoa ere etxaurrean, giro epel-gozoan. Eta alde egin aurretik, San Estebango ermitara egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Hezur-muin emailearekin bazkaltzen

Zazpi urte bete direla-eta hezur-muin transplantea egin zidatela, atzo Zumaian izan ginen bazkaltzen, Bedua erretegian, Fatima arrebarekin —orduan bera izan baitzen emailea— eta Mikelekin. Bigarren aldia zen hara gindoazela, eta lehenbizikoan bezala, ederto jan genuen: tomatea, piperrak, bixigua eta postrea. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Atarikoen bazkaria Txantxibiri 1ean

Atzo atarian bazkaldu genuen Txantxibiri kaleko auzoek. Aitor eta Bego izan genituen sukaldari, eta besteok esker onez jan genituen haiek prestatutakoak, denak gozoak. (Argazkia: Aitor Larrañaga-Miren Aranzabal)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina