8. probintzia, 4. irratsaioa

Hemen duzue “8. probintzia“ irratsaioaren 4. saioa. Urriaren 7an egin genuen Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Laugarren saioan honako gai hauek jorratu genituen:

   1. Aurki.com informazio batzailea.
   2. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan.
   3. Bi blog aipagarri: Mathiasen kopilotua eta Volgako Batelariak.

powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Jai zoragarria Txantxibiri kalean

92 bat lagun, kalean bazkaltzen
Eguraldiari genion beldurra, baina giro ederra egin du, eta jai zoragarria ospatu dugu Txantxibiri kalean, Elorrion. Kalea itxi, eta kale erdian bazkaldu dugu, guztira 92 bat lagunek. Paella, pasta onddoekin, piperrak oilasko paparrekin, gazta eta irasagarra, Santa Anako mojek egindako pastak eta pastelak, ardo gozoarekin batera. Bertsolariak ere izan ditugu, eta haur jolasak, gure haurrek ezagutu ere egiten ez zituzten jolasak.

Non ikusi argazkiak
Ikusi nahi dituenak Txantxibiri kalean ateratako argazkiak, klik egin dezala Flickr webgunean. Argazkiok diapositiba pase moduan ikusteko, klik egin View as slideshow.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Wikipedian eman dut izena

Larunbat iluntzean euskarazko Wikipedian eman nuen izena. 1.503. lankidea naiz. Orain ondo irakurri behar ditut zenbait atal, hala nola, zelan lagundu, zelan idatzi, etab. Izan ere, aurten erabaki dut euskarazko Wikipedia erabiltzea nire ikasleekin, Idazkuntza Digitala ikasgaiaren barruan, batez ere praktika moduan.

Orain arte asko erabili dut Wikipedia, batez ere ingelesezkoa kontsultatzeko, baina inoiz ez naiz ausartu bertan ezer idaztera, zelanbaiteko beldur batek-edo jota. Hemendik aurrera, espero dut nik ere zerbait egin ahal izatea proiektu horren alde, neure ikasleekin batera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Larunbatean, Txantxibiri kaleko jaia Elorrion

Txantxibiri kalea, Elorrion
Datorren larunbatean bigarrenez, Txantxibiri kaleko jaia egingo da Elorrion. Berez, Berrio-Otxoa kalean bizi gara, baina, kale horretan egiten diren berrikuntzak inoiz ez dira gure aldera iristen. Horregatik antolatu genuen iaz Txantxibiri kaleko jaia, eta horregatik aurten ere segituko dugu egun hori ospatzen.

Aurten bazkaria egingo dugu Txantxibiri kalean bertan, eta bertako familia bakoitzari eskatuko zaio ekar dezala bere janaria. Ardoa eta mahaiko tresnak hantxe izango dira. Euria egiten badu, berriz, bazkaria lokal batean egingo da, oraindik zehazteke.

Egitaraua
13:00 Txikiteoa eta musika, trikitilariek lagunduta.
14:00 Kaleari plaka ipiniko zaio, Txantxibiri kalearena.
14:30 Kale bazkaria, bertsolari eta guzti.
16:00 Jolasak umeentzat.
18:00 Txikiteoa bertsolariekin: Gorka Lazkano eta Gorka Ostolaza.
19:30 Erromeria Nikolas Gardoki soinujolearekin.
21:30 Zezen suzkoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Irratitik podcastera, mac bat erabilita

 Aurreko batean Gari Araolazak azaldu zuen bere blogean nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun. Nik, berriz, azalduko dut zelan grabatu nuen joan den igandeko irratsaioa Mac ordenagailu batean, ondoren horrekin podcast bat egiteko.

Nire kasuan hiru bat aplikazio probatu nituen, denak mac-erako eginak, baina batekin bakarrik asmatu nuen, Audio Hijack izenekoarekin, Gari Araolazaren laguntzari esker.

Zelan grabatu
1. Instalatu Audio Hijack programa.

2. Aplikazioa irekita, klik egin “Input” izeneko fitxan, eta ezker zutabean Windows Media Player aukeratu, Euskadi Irratiak hori erabiltzen baitu sarean emititzeko.

3. Ondoren kode zati hau itsatsi erdiko kutxa batean, Windows Media Player izenaren azpian, horren bidez, programa harremanetan jartzen baita Euskadi Irratiaren playerrarekin:

  • mms://a1468.l881320286.c8813.e.lm.akamaistream.net/
    D/1468/8813/v0001/reflector:20286

4. Klik egin “Recording” fitxan, eta erabaki non gorde grabazioa eta beronen izena.

5. Dena prest dagoenean grabatzeko, klik egin “record” botoian, eta segundu batzuen buruan, Euskadi irratiaren playerra ireki, eta grabatzen hasiko da Audio Hijack.

6. Grabazioa amaitu nahi duzunean —gogoan izan Euskadi Irratiaren emisioa 30 bat segundo atzerago dabilela Interneten irratian baino, beraz itxaron apur bat amaitu aurretik—, berriz klik egin “Record” botoian, itxi playerra, eta kitto. Zure grabazioa eginda dago.

Audio Hijack

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 3. saioa

Hemen duzue 8. probintzia irratsaioaren 3. saioa, irailaren 30ean egin genuena Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Hirugarren saioan honako gaien inguruan egin genuen berba:

  1. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan.
  2. Hiru blog aipagarri: Gaztelumendi.org, Harrikadak eta Patxitrapero.
  3. Zelan egin blog bat.

Saio hau neuk grabatu nuen neure mac ordenagailuan Audio Hijack aplikazioa erabilita. Bihar esango dizuet zelan egin nuen.

powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Erasmus ikasleak, Elorrion

Elorrio, ederra
Atzo iluntzean Erasmus ikasleak izan genituen Elorrion. Lehendabizi herria bisitatu genuen, eta ondoren afaltzera joan ginen Alkartu izeneko elkartera. Han jaki gozoak genituen prest, Balen eta Aitor lagunek prestatuta, ardo gozoekin, tartean Mendraka txakolina, Elorrion bertan egina.

Elorrio izugarri gustatu zitzaien. Polita, lasaia eta alaia iritzi zioten. Alkartun, ostera, harrituta ibili ziren, hango sukaldea ikusita jendez betea, hainbat afari prestatzen. Pozik itzuli ziren, eta gu ere gustura geratu ginen haiek pozik ikusita. Argazkian, ezkerretik eskuinera: Bego, Miren, Amarens, Renske, Seda eta Filiz. Flickr-en eskegi ditut argazki gehiago.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaldun fededun

EITBk aspaldi erabaki zuen euskaldunok fededunak garela, eta horregatik, ETB1n eta Euskadi Irratian igandero oparitzen digu meza santua, Eliza Katoliko Apostolikoaren meza.

Jakin nahiko nuke zeren arabera hartu duen EITBk erabaki hori, zein datutan oinarrituta. Euskaldunok fededunagoak gara euskotarrak baino? Sarriago joaten gara mezatara? Maizago aitortzen dizkiogu abadeari gure bekatuak? Elizatik ezkontzen gara, euskotarrak zibilez ezkontzen diren bitartean? Eustatek izan lezake erantzuna, baina sumatzen dut tiroak ez doazela hortik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Zertara dator “web gune” hori?

Webgune hitz berria da, ingelesezko “web site” igualtsuaren parekoa. Ekinaren ekinez, euskaraz lortu da zelanbaiteko batasun bat webgune hitz horren inguruan. Horren froga, Asier Sarasuak bere blogean, Eibartik, emandako datuak. Orduan, zertara datoz Elhuyar eta Uzei “web gune” proposatuz? De facto lortutako batasuna apurtzera? Ez dauka zentzurik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

8. probintzia podcast bidez

Gari Araolaza lagunari esker, berak grabatu baitzidan “8. probintzia” atalaren bigarren irratsaioa Euskadi Irratiaren Amarauna programan, gaur ipintzea daukat atal horren podcasta hemen. Entzun ez zenutenok, hortaz, aukera duzue hemen entzuteko atzo esandakoak.

Edukiak
Bigarren irratsaio honetan honako gaiok landu ditugu:

  1. Izenak: weblog, blog, bitakora.
  2. Zenbat blog dauden euskaraz.
  3. Aste honetan zertaz hitz egin den euskal blogosferan.
  4. Hiru blog aipagarri: Sarean.com, Txioka.net eta Etxebarri.

Mila esker, berriro ere, Gari Araolazari egindako mesedeagatik.

powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin