Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Arbel eta mahai digitalak

Applek arbel digital bat aterako omen du aurten, tamainaz gaur egungo iPhone halako hiru. Horixe diote zurrumurruek, gero eta ozenago. Urtarrilean, bestalde, PQ Labs enpresak Multi-Touch iTable mahai digitala aurkeztu zuen Las Vegasen. Bai arbela eta baita mahaia ere senideak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Agur, eta ongi etorri

Joan da Juan Jose Ibarretxe, eta etorri da Patxi Lopez. Lehenari eskerrak eman nahi dizkiot egin duen lanagatik. Uste dut gizon zintzoa dela, eta horrela jokatu duela Lehendakaritzan ere. Patxi Lopezi, berriz, opa diot asma dezala bere lanean, asmatzen badu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Gida baimena beste hiru urterako

2002an ez zidaten berritu gida baimena aldi batez, minbizia nuelako aitzakiarekin. Ondoren, hiru urterako eman zidaten bakarrik, badaezpada. Joan den ostegunean, beste hiru urterako berritu zidaten, baina oraingoan aurreratu didate hiru urte barru normaltasunera itzuliko naizela, ordurako hamar urte beteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Tasmin Little

Biolin jole miraria da Tasmin Little: Londresen jaio zen 1965ean, eta mundu osoan da ezaguna. Dagoeneko 23 disko kaleratu ditu, baina bere webgunean CD bat du zenbait piezarekin, doan jaits daitezkeenak. Lan handia egiten ari da nonahi musika klasikoa zabaltze … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Prentsa ariketak

Badakit DV egunkariak agenda oso zehatza duela —Espainia zalea, bertako tanto folkloriko zenbaitez apaindua—, eta une erabakigarrietan Vocento taldeak oso gogor jokatzen duela Euskadi Espainian finkatzearen alde. Hala ere, aitortu beharra dut zenbait unetan DVk badakiela aztiago jokatzen prentsa abertzaleak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

ZuZeu, Mondragon Unibertsitatean

“Mundu “pantallagrueliko” batean bizi gara”, hasi zuen aurkezpena Hasier Etxeberria, Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy aipatuta, atzo arratsaldean Huhezin izan baikenituen Hasier bera eta Mikel Lasa kazetaria, ZuZeu albistari digitala 1. zikloko ikasleei aurkezten, Ikus-entzunezko Komunikazioan. Pasio handiz aurkeztu zuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kazetari multimedia

Atzo Iban Arantzabal izan genuen Huhezin, Goiena.net-eko arduraduna eta Goiena Telebistako zuzendaria, hitzaldia eskaini zuen-eta Web 2.0 irakasgaian, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 1. mailako ikasleentzat. Kazetari multimediak direla-eta, bere aurkezpenak hiru lekukotasun zituen: Martxelo Otamendik zioen teorian bai, polita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Rock Terapia

Lor musika taldeak orain dela gutxi grabatu du azken diskoa. Rock Terapia du izena, eta aurkeztuko da maiatzaren 7an. Horrekin batera, bideo bat ere grabatu du taldeak Elorrion bertan, Lor Elorriokoa baita, eta Youtuben dago ikusgai. Abeslaria Lander Irazola da; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Grandola Vila Morena

Hogeita bi urte nituen, Franco noiz desagertuko bizi ginen, eta tunela beti bezain beltz zegoela, bat-batean, jakin genuen Portugalen Armadako ofizial gazteek diktadura eraitsi zutela… tiro bakar bat bota barik. Krabelinen iraultza izan zen. Gauero Paris eta Londres irratiak entzuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Egunkarien gainbehera

2004an Philip Meyer kazetari eta idazleak argitaratu zuen The Vanishing Newspaper liburua, eta bertan esaten du gaur egungo joerak segituz gero, AEBetan 2040an argitaratuko dela azken egunkaria. Egia ote? Eta gure inguruetan?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina