Grandola Vila Morena

Hogeita bi urte nituen, Franco noiz desagertuko bizi ginen, eta tunela beti bezain beltz zegoela, bat-batean, jakin genuen Portugalen Armadako ofizial gazteek diktadura eraitsi zutela… tiro bakar bat bota barik. Krabelinen iraultza izan zen.

Gauero Paris eta Londres irratiak entzuten genituen, gehiago jakin guran. Triunfo eta Cuadernos para el diálogo ere irakurtzen genituen. Orduan izan genuen Jose Afonso abeslariaren berri, eta orduan entzun genuen, behin eta berriro, iraultzaren ereserkia izango zena: Grandola Vila Morena.

Herenegun, apirilaren 25ean, hogeita hamabost urte bete ziren iraultza hartatik. Asteburu honetan, hainbat aldiz entzun dut. Oraindik ere, ederra begitatzen zait.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

1 Response to Grandola Vila Morena

  1. egilea: piban

    Iaz Portugalen izan nintzen, Lisboan, egun hartan eta ez nuen ezer berezirik somato. Agian denda batzuk bai itxi zutela jai egun bezala eta liburu dendetan aparteko atal bat jarri zuten egun hartarako baina hortik aurrera ezer berezirik ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude