Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Zelan sustatu arte ekitaldi bat sarean

Aurreko batean adimen mapa hau eraman nuen ikasgelara, eta 1. mailako ikasleei erakutsi nien, Komunikaziokoei, ikus zezaten adibide bat, zelakoa izan daitekeen Community manager baten lana. Bertan erakusten da zelako estrategia antolatu dugun Ramon Aranzabal pintorearen ekitaldi bat, “Gau magikoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Egunkariak, agerian

Aspaldiko partez, asteburu honetan Donostian izan gara. Larunbat goizean Bretxara hurbildu nintzen, alde zaharrean, eta bertako plazako eraikin berrian geratu, egunkariei begira. Gustatzen zait zelan erakusten dituzten eguneko egunkarien azalak: begi-bistan eta irakurtzeko moduan. Zeren, zenbait saltokitan, askotan, oraindik ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Martin Barker gurean

Joan den astean Komunikazioko irakasleok aukera izan genuen goi mailako ikertzaile baten lanaz gozatzeko Mondragon Unibertsitatean, hiru egunez gurekin izan baikenuen Martin Barker, Zine eta Telebista Ikasketetako irakaslea Aberystwyth-eko Unibertsitatean, Galesen. Hiru egunez, Martin Barker-ek erakutsi zigun zelakoa den irakasteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Aurpegiz aurpegi

Sam Mendes antzerki eta zine zuzendariak (American Beauty, Road to perdition, Revolutionary road…) iragarki ederra egin dio Apple enpresari, azaltzeko iPhone 4 telefono berriaren “Face time” ezaugarria, alegia, bideokonferentzia egiteko ahalmena, telefonoa erabilita. Iragarki ederra, baina… Iragarkiak ez du esaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Komunikazio-glosategia, lo

Joan den ostiralean Mondragoen izan nintzen, unibertsitateak antolatutako jardunaldi batean, IKTak eta Hezkuntza, eta bertan Komunikazio-glosategia izan nuen mintzagai. Azaldu nuen zelan sortu zen, zelan zabaldu, eta zelan hasi ginen bertan edukiak sortzen…, harik eta nekatu ginen arte. Gaur egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Mouton 1928

Adituek zin egiten dute ondoko hau benetan gertatu zela, orain urte asko. Niri, posta elektronikora iritsi zait… Gizon bat Ritz Carlton hotelean sartu zen, Parisen, bere bikotekidearekin batera, eta eskatu zuen botila bat MOUTON, 1928koa. Zerbitzaria dekantazioko bonbila bete ardorekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Arineketan, astiro

Negu luze honetan nahi baino dezente gutxiago egin dut lasterka, kasurik gehienetan lanak eta eguraldiak behartuta. Orain, ostera, berriro hasi naiz ariniketan egiten apurka-apurka, eta esan behar dut gozatzen ari naizela minutu bakoitza. Plazer handia da sentitzea gorputza badoala, erantzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Israel, lotsagarri

Haserretu egin nintzen, irakurri nuenean Israelek gutxienez 10 lagun hil dituela itsasontzi batean, berau nazioarteko uretan zihoala Gaza aldera, giza laguntza eramaten. Geroago baina, are haserreago jarri nintzen irratian entzun nionean Israelgo enbaxadoreari justifikatzen erasoa, berau kondenatzen zituztenak fundamentalistatzat hartuta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Parker

Gure haurtzaroan Parker markako luma estilografiko bat esku artean hartzea izaten zen esperientzia ia erlijiosoa —gaur egun, akaso, iPhone edo iPad bat hartzea zenbaitentzat izango den tankerakoa—, hura hain zen-eta dotore eta leuna. Gero, berriz, bolalumak agertu ziren, Bic bereziki, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Jose Luis Elkoro

Beti izan dut Jose Luis Elkoro gizon ohoragarritzat, Bergarako alkate moduan antolatu zuenean, beste askorekin batera, Euskal Herriko Alkateen mugimendua, eta ondoren, ezker abertzalearen aldeko hautua egin zuenean. Gizon lasaia da, eta konprometitua bere herriarekin. Min ematen dit ikusteak zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin